Orokorra
Lan hau argitaratzen da Creative Commons License litzentziapean.
Esku- hartzeko proposamen metodologiko orokorrak bazterketa egoeretan [2013/12] [eus]
Egileak:
- Alonso Olea, Mª José
- Alonso Saez, Israel
- Martínez Dominguez, Begoña
- Rekalde Rodríguez, Itziar
UPV/EHU
IRAKASGAIA
Esku-hartzeko proposamen metodologiko orokorrak bazterketa egoeretan
IKASTURTEA
Bigarren lauhilabetekoa
KREDITOAK
6
IRAKASLEAK: Josebe Alonso, Israel Alonso, Begoña Martínez eta Itziar Rekalde
SAILA: Didaktika eta Eskola antolakuntza
MODULUKO GAITASUNAK
4C1. Esku hartzeko prozesuekin zerikusia duten gizarte eta hezkuntzako planifikazioaren, kudeaketaren eta ebaluazioaren oinarri teorikoak ezagutzea, eta baita arlo horri gizarte eta hezkuntzako ikerketek egindako ekarpenak ezagutzea ere.
4C2 Hainbat ereduren arabera eta hainbat testuingururen funtzioaren arabera, beharrak zehaztea, esku hartzeko programak planifikatzea eta ebaluatzea, eta horretarako tresna egokiak erabiltzea, kode profesional etikoen errespetuan oinarrituta.
4C3. Esku hartzeko testuinguru espezifikoei buruz eragin handiena duten prozedurak eta teknikak hautatzea, proposamen metodologikoak egiteko.
4C4. Hezkuntzan ikerketa-ereduak bereiztea, eta horiek aplikatzetik sortzen den informazioa erabiltzea plangintzako, kudeaketako eta ebaluazioko lanak ebazteko, testuinguru errealetan.
4C5. Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeak planifikatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko baliabide teknologikoak erabiltzea, tresna bideratzaile eta malgu gisa ulertuta.
4C6. Gizarte eta hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argumentuak eta abar ahoz komunikatzen jakitea, eskoletan bertan edo Web 2.0 erabilita, eta informazio hori txostenetan idaztea.
4C7.* Moduluko ikasketa-jarduerak eta -lanak egiteko jarrera positiboa erakustea
DIZIPLINARTEKO LANA
Gaiaren edukiak, bere osotasunean, zerikusi zuzena dauka DILAN-ekin. Hala, irakasgaiaren lehenengo gaia baliagarria izango zaie "Oinarrizko printzipio metodologikoak" ataleko justifikazioa egiteko. Gainerako gaiek hainbat proposamen metodologikotara hurbilduko dituzte ikasleak (jolasean eta animazioan, bitartekaritzan, harreran eta babesean... oinarritutako metodologiak), lantalde bakoitzak, esku hartzeko bere programa finkatu duen moduaren arabera (arazoaren adierazpena nola ulertu duen) bere aukera metodologikoa egin dezan, modu informatu eta justifikatuan. Eta horri esker, gainera, “Aukeratutako proposamen metodologikoa” idazpuruari heldu ahal izango zaio. Horretarako, bat datozen jarduera batzuk aukeratu beharko dira, eta denboran izango duten segida logikoa adierazi beharko da; betiere, horiek behar bezala garatzeko eskura dauden eta beharrezkoak diren bitartekoak kontuan izanda.