OpenCourseWare (OCW) 2001an Massachusetts Institutu Teknologikoan (MIT) sortutako proiektu bat da. Proiektuaren helburu nagusia ikasgaien edukietara sarrera librea sustatzea da, modu irekian.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ekimen honekin bat egin nahi du eta ongi-etorria ematen dizu. Hemen, unibertsitateko komunitateak sortutako eta irakatsitako edukiak gizartearen eskuetan jartzea dira.
OpenCourseWare ez da campus birtual bat, ikasmaterialak argitaratzeko tresna bat baizik.
UPV/EHUko OpenCourseWare web gunean argitaratutako materialak eskaini dituztenek berariaz adierazi dute materialok euren jabetza intelektualekoak direla, edo euren erabilerarako zein ustiapenerako behar besteko titulua daukatela.
Zure ustez, hemen argitaratutako edozein materialetako edukiren batek hirugarrenen eskubideak urratzen baditu, mesedez, jakinarazi UPV/EHUko eCampus zerbitzura.
Edukiak Creative Commons lizentziapean argitaratzen dira.