Atal honetan ikastaro honi dagozkion kontzeptu matematikoak azaltzen dira, batzuetan bideoen bidez eta bestetan testuen bidez. Ikastaroa 10 blokez osatuta dago: Kalkulua ikasteko 5 bloke eta Aljebrarako beste 5 bloke.
Gogoratu nahiago duzun ordenan lan ditzakezula.
Bloke bakoitza landu eta gero, saia zaitez behean dauzkazun ariketak ebazten.
Hemen ariketak aurkituko dituzu (guztiak ebatzita), lehen azaldutako bloke bakoitzarekin elkartutakoak.
Zalantzarik izatekotan, errepasatu azaldutako kontzeptuak. Eta gogoratu gomendaturiko materialean eta baita bibliografian ere azalpen gehiago aurki dezakezula.
Kurtsoa hasi baino lehen hasierako kontzeptuen testa egitea gomendagarria da. Zuzendu eta gero, zein bloketan zailtasun gehienak dauzkazun jakingo duzu. 50 minutu daukazu egiteko.