Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

Praktikak eta ariketak

Natur Zientzien irakaskuntza / irakaskuntza ariketak

Ariketa hauek egin behar dituzu. Erantzunak ikasteko materialetan dituzu.

 

0 eta 1 ikasgaiei buruzko ariketak. Bi aste dituzu ariketa hauek egiteko. Ariketak. 4 ariketa egiteko bigarren hezkuntzan irakasten den gai bat aukeratu behar duzu.

Material curricularrak aztertzea ariketa oso interesgarria da. Hartu bigarren hezkuntzako bi testu liburu eta antzeko gaia konpara ezazu (nahi baduzu argitaletxe ezberdinekoak konpara ditzakezu ala ikasturte ezberdinekoak konpara ditzakezu). Lana egiteko eskema ondorengoa da:

Material curricularrak analizatzeko eta aztertzeko gidoia

2. Ikasgaia.

Esaldiak zuzenak ala okerrak diren eztabaidatu behar duzu.

Zientzialaria izeneko ariketa.

Zientziaren historiari buruzko lana. Zientzialaria ariketan zientzialariak gizonezkoak direla imajinatzen ditugula konturatuko zinen. Emakume zientzialarietatik bat aukeratu eta bere ekarpenak eta izandako zailtasunak bideo baten bitartez adierazi behar dituzu. Movie Maker moduko programaren bitartez editatu behar duzu. Zientzialariak ariketa egin ondoren kasu bat garatu eta bost minutuko bideoklipa egin behar duzue. Kasu ezberdinak landu daitezke. Zientzialaria ariketa egin arte ezin da finkatu kasua. Kasu ezberdinak. Kasu bat hartu eta hau egin behar duzu: Folio batean zientzialariaren ekarpenak eta emakume izateagatik izandako zailtasunak azpimarratu, irudiak interneten aurkitu, movie maker edo antzeko programa ireki eta pelikula editatu.

Movie Maker programari buruz.

Emakumeek zientzia egiteko dituzten arazoak 2006ko azaroaren 4ko "informe semanal" programan duzue. Ikusi eta emakumeen zailtasunak idatzi. Programa ikusteko sakatu: Informe Semanal

"La tesis de Rebeca" bideoa ikusi eta zientzialarien bizitza nolakoa den azaldu. Bideoa ikusteko sakatu:

La tesis de Rebeca

Hieron erregearen ariketa

Ondorio didaktikoak lantzeko ariketak.

Ondorengo bideoa aztertu eta Natur Zientzien irakaskuntza/ikaskuntzarako ondorioak proposatu.

Bideoaren lehen zatia.

Bideoaren 2. zatia. 

Orain edukien sekuentziazioa, aurre ideiak (Natur Zientzien ikaskuntza) eta Natur Zientzien irakaskuntza/ikaskuntzaeako ariketak egin behar dituzu. Batera egitea komenigarria da, irakaskuntza/ikaskuntza prozesua bakarra baita eta batera landu behar dira ikuspegi ezberdinak. Ariketa hauek egiteko bigarren hezkuntzan irakasten den gai bat aukeratu behar duzu.

4. ikasgaiari buruz gomendatutako irakurgaietan aipaturiko "Enseñaer Ciencias" liburuko II atala hartu (azken lau kapituluak) eta Bigarren Hezkuntzan zer irakatsi (zein eduki) eta ikasleen zailtasunak zeintzuk diren idatzi. Lau kapitulu horiek kimikaren ikaskuntzaren zailtasunak, fisilkaren ikaskuntzaren zailtasunak, biologiaren ikaskuntzaren zailtasunak eta geologiaren ikaskuntzen zailtasunak garatzen dituzte. Zailtasunak 5. ikasgaian 5.11 puntuan garatzen diren ikasleen aurre ideiekin erlazionatzen dira.

3,4,5,6 eta 7 ikasgaietako ariketak. Bi asteko iraupena dute.

Ariketak

Orain jarduerak diseinatu behar dituzu 8. ikasgaiko eredua jarraituz.

8 ikasgaiko ariketak. Ariketa hauek egiteko bi aste dituzu. Ariketa hauek egiteko bigarren hezkuntzan irakasten den gai bat aukeratu behar duzu.

 

Azken lana elaboratzeko unea iritsi da. Lehen aukeratu duzun gaiari buruz egin behar duzu eta egindako guztia erabili behar duzu azken lana osatzeko.

Azken lana. Hau da funtsezko lana. Hilabete bat behar duzu elaboratzeko.

Power point moduko programa erabiliz aurkezpena prestatu behar duzu. Xehetasunak ondoren dituzu:

Aurkezpena.  Aurkezpena hartu, proiektatu eta konbentzituta ahozko azalpena emateko gai izan beharko zinateke.

Aurkezpenaren eredu batzuek ondorengo web orrian dituzu.

http://www.sc.ehu.es/teweturj  Bigarren Hezkuntzarako Zientzia Esperimentalen didaktika ataletan. Urtez urte daude antolatuta. 

Amaitu dira ariketak. Jarraitzeko gai izan bazara ZORIONAK!

Hurrengo pausua autoebaluazioko azterketa bat hartu eta erantzunak idaztea izango litzateke. Animo eta aurrera!!