Bigarren Hezkuntzarako Natur Zientzien Didaktika, [2008/12][Eus]
BIGARREN HEZKUNTZAKO NATUR ZIENTZIEN DIDAKTIKAJose Maria Etxabe Urbieta Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saila |
Deskripzioa:
Irakasgai hau Bigarren Hezkuntzako Natur Zientzietako irakasleen formaziora zuzenduta dago. Une honetan, irakaskuntzarako Gaitasun Ziurtagiria (IGZ) lortzeko baliagarra da.
Gaur egun, guztira 10,5 kreditu, 78,75 ordu presentzial eta 26,25 ordu ebaluatuko diren lan eta jarduera ez presentzial tutorizatuak elaboratzeko.
Irakasgaia Natur Zientzien irakaskuntza/ikaskuntza prozesua garatzen eta sakontzen saiatzen da, ikasleak ezagutu, analiza eta balora ditzaten prozesu honen ezaugarriak, bere zailtasunak eta gerta daitezkeen arazoak identifikatu ondoren, hauek gelan lantzeko egon daitezkeen bide ezberdinak.
Bi helburu nagusi ditu:
- Erreflexio epistemologiko, psikologiko eta didaktikoak eginez Natur Zientzien Didaktikaren oinarrizko edukiak aztertu eta ezagutu.
- Bigarren Hezkuntzarako Natur Zientzietako gaien sekuentzia didaktikoak aztertu eta elaboratu.
Aurrebaldintzak:
Natur Zientzietako formazio sakona beharra dago, adibidez zientzia edo ingenieritzako lizentziatura egin beharra dago.