Irakaskuntz gida
Irakasgai hau Bigarren Hezkuntzako Natur Zientzietako irakasleen formaziora zuzenduta dago. Irakasgaia Natur Zientzien irakaskuntza/ikaskuntza prozesua garatzen eta sakontzen saiatzen da, ikasleak ezagutu, analiza eta balora ditzaten prozesu honen ezaugarriak, bere zailtasunak eta gerta daitezkeen arazoak identifikatu ondoren, hauek gelan lantzeko egon daitezkeen bide ezberdinak. Bi helburu nagusi ditu: - Erreflexio epistemologiko, psikologiko eta didaktikoak eginez Natur Zientzien Didaktikaren oinarrizko edukiak aztertu eta ezagutu. - Bigarren Hezkuntzarako Natur Zientzietako gaien sekuentzia didaktikoak aztertu eta elaboratu. Helburu hauek lortzeko Zientzia Esperimenatlen didaktika arloko edukiak zortzi ikasgaietan antolatu dira.
KONPETENTZIAK
- Erreflexio epistemologiko,
psikologiko eta didaktikoak eginez Natur Zientzien Didaktikaren
oinarrizko edukiak ezagutu, aztertu eta baloratu.
- Natur Zientzien Didaktikako edukiak kontutan izanik Bigarren
Hezkuntzarako Natur Zientzietako gaien sekuentzia didaktikoak eta
proposamen didaktikoak analizatu eta konparatu.
- Bigarren Hezkuntzarako Natur Zientzietako gai bati buruz sekuentzia
didaktikoa elaboratu.
EDUKIAK
0.- Sarrera. Zer dakigu Natur Zientzien irakaskuntza eta ikaskuntzari buruz?
1.- Natur Zientzien Didaktika eta
Natur Zientzien Irakaskuntza eta Ikaskuntza.
Transposizio Didaktikoa.
2.- Natur Zientziak. Kontzeptua eta Bilakaera. Zientziaren
Izakera.
- Zientzia kontzeptuaren ezaugarriak eta definizioa.
- Zientziaren Historia eta Metodologia Zientifikoa.
- Natur Zientziak, Teknika, Gizartea eta beste arloen arteko erlazioak.
Ondorio
didaktikoak.
-Ondorio didaktikoak
3.- Natur Zientzien Irakaskuntzaren Helburuak
4.- Natur Zientzietako edukien sekuentziazioa Bigarren
Hezkuntzan.
- Edukien sekuentziazioa zikloz-ziklo.
- Sekuentziazio erizpideak.
- Natur Zientzien irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren helburuak.
- Proposamen Curricularren azterketa.
5.- Natur Zientzien Ikaskuntza. Natur Zientzien ikaskuntzarako
oinarri
psikologikoak. Ikasleen aurre ideiak eta Zientzien ikaskuntza. Ikasleen
arrazonamendu
erak. Ondorio didaktikoak.
- Ikasleek ikasten dutenari buruz dakiguna.
- Kontzeptzio alternatibo kontzeptuaren izakera eta ezaugarriak.
5.- Natur Zientzien irakaskuntza/ikaskuntzarako estrategia
metodologikoak.
Irakaskuntza/ikaskuntza eredu ezberdinak. Aldaketa Kontzeptuala.
- Esposizio Metodoa (metodo transmisiboa).
- Galderen Metodoa.
- Lan Praktikoak. Errezetak eta ikerketak.
- Beste Estrategiak.
- Natur Zientzien irakaskuntzarako baliabide didaktikoak.
6.- Natur Zientzien O.C.D.-a eta Euskal curriculum berria.
- Helburu orokorrak.
- Natur Zientzien eduki multzoen azterketa.
7.- Natur Zientzietako jardueren antolakuntza eta sekuentziazioa.
Irakaskuntz/ikaskuntz prozesurako eredu baten beharra. Inguru
formazioaren eragina.
- Zer dira jarduerak?
- Jardueren ezaugarriak.
- Irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren diseinua.
- Jardueren antolakuntza eta sekuentziaziorako irizpideak.
- Sarbide/Esplorazio jarduerak.
- Modelizaziorako ikuspuntu berrien sorrera jarduerak.
- Sintesi, formalizazio edo berregituraketa jaduerak.
- Aplikazio, ebaluazio, transferentzia edo orokortze jarduerak.
- Jarduerak eta irakaslearen gelako lana.
8.- Lan Zuzenduaren elaborazioa. Bigarren Hezkuntzako gai bati
buruzko
sekuentzia didaktiko baten elaborazioa 7. ikasgaian proposatzen den
eredua jarraituz.
METODOLOGIA
Programari dagozkion edukiak landuko
dira, ikasleek Natur Zientzien irakaskuntza/ikaskuntzari buruz dituzten
aurre ideiak kontutan izanik, Natur Zientzien Didaktikari buruzko
edukiak aztertuz eta garatuz. Horretarako estrategia metodologiko
ezberdinak erabiliko dira: Esposizio metodoa, Problemen ebazpenaren
metodoa, galderen metodoa, Lan Praktikoen Metodoa, Interpretazioaren
Metodoa, informazioaren erabileraren Metodoa, Irakurketa eta testuen
metodoa, eta beste metodoak.
Proiektuen metodoa erabiliko da, Bigarren Hezkuntzarako Natur
Zientzietako gai bati buruz sekuentzia didaktikoa elaboratu (Lan
Zuzendua) eta praktikan jarri behar delarik.
Ikasleen lan autonomoak garrantzi handia izango du, autoebaluatu behar
duelarik.
AUTOEBALUAZIOA
Autoebaluazioarako:
- Lanak dituzu (praktikak eta ariketak). Hauetan autoebaluatu behar duzu bere kalitatea, koherentzia, egokitasuna eta alderdi formala.
- Lan nagusiaren edo azken lanaren autoebaluazioan kontutan hartu beharko litzateke: planteamendu orokorra, helburuak, kontzeptuzko edukiak eta mapa kontzeptuala , prozedurazko edukiak, balio, jarrera, arauzko edukiak, edukien sekuentziazioa eta sekuentziazioa zikloz-ziklo, estrategia metodologikoak eta didaktikoak, jardueren kokapena faseetan, jardueren egokitasuna eta koherentzia, gaiarekin jardueren koherentzia, balorazioa eta autoebaluazioa (hausnarketa) eta alderdi formala (indizea, paginazioa, bibliografia,...). Aurkezpena autoebaluatu behar duzu. Gai izan behar zara egiteko.
- Autoebaluazioarako azterketak dituzu.