Atalaren laburpena

  •  

    • Gai honetan oinarrizko hiru elementuak (puntua, zuzena eta planoa) espazioan nola definitzen diren eta nola adierazi behar diren ikasiko duzu, bai geometria deskribatzailea (marrazketa) eta baita geometria analitikoa (matematika) erabiliz.

    • Aurreko gaian ikasitako oinarrizko elementuak ez dira espazioan bakarrik egoten eta beraien artean posizio desberdinak izan ditzakete. Horregatik, gai honetan elementuen arteko posizio erlatibo horiek definitzen ikasiko duzu: zuzen eta planoen arteko ebakidurak eta paralelotasuna.

    • Gai honetan beraien artean perpendikularrak diren zuzen eta planoak definitzen eta marrazten ikasiko duzu.

    • Gai honetan oinarrizko elementuen arteko distantziak neurtzen ikasiko duzu, bai matematikoki eta baita grafikoki.

    • Gai honetan puntu, zuzen eta planoekiko puntu simetrikoak definitzen ikasiko duzu.

    • Gai honetan zuzenen arteko, planoen arteko eta zuzen eta planoen arteko angeluak neurtzen ikasiko duzu.