Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Ikasteko materialak

Honako honetan, ikastaroa osatzen duten gaiak eta ikasteko materialak topatuko ditu ikasleak. Espero dut horiekin jarraitu ahal izango duela arazorik gabe. Ikasgai bakoitzarekin batera, txantilioiak prestatu ditu irakasleak praktikak egin ahal izan dezan...

0. ZERTARAKO GIDOI BAT?

Gidoia vs. Freskotasuna: batzuen ustez, gidoirik gabe aritzeak diskurtso freskoa ahalbideratzen du; baina gehienetan, mikrofonoaren aurrean zer esan jakin gabe jartzeak kalakak, zalantzak eta diskurtso desegituratua dakartza. Inprobisaziorik onena idatzita dagoena da. Gidoia zertarako? (apunteak)

I. IRRATI-IDAZKETA

I.1. Irrati-idazkeraren berezitasuna. Mezuaren berehalakotasuna eta atzerakortasun-eza. Entzumenari zuzendutako mezua. Adierazpideak. Irrati-mezuaren egitura eta irratia entzuteko era.

I.2.  Idazkera. Puntuazio-zeinuak. Hitz laburtuak. Zenbakiak eta datuak. Esaldien egitura. Ahozko hizkuntzaren berezitasunak. Arauak eta aholkuak.

 

IDAZKERARI BURUZKO ZUZENKETA BATZUK (IKASLEEN LANETATIK ATERATAKO ADIBIDEAK): Idazkerari buruzko zuzenketak ; Zuzenketak (I) ; Zuzenketak (II) ; Zuzenketak (III) ; Zuzenketak (IV); Zuzenketak (V) ; Zuzenketak (VI)

 

II. IRRATSAIO BATEN ERAKETA: IDEIATIK GIDOIRA

II.1. Irratien estilo-liburuak. Irrati bakoitzaren estiloa eta marka-irudia. Irrati konbentzionala eta irrati-formulak.

Irrati bakoitzeko estilo-liburuak eragin zuzena du irratsaioen egituraren inguran. Dena den, azken urteotan homogeneotasuna da nagusi irrati-gehienetan, eta salbuespen batzuk kenduta bi motako irratiak bereiz daitezke edukien antolaketari buruz:

a) Irrati konbentzionalak edo programazio orokorra eskaintzen dutenak.

b) Irrati formulak: formula edo programa-mota baten errepikapena eskaintzen dutenak (ugarienak musikalak diren arren, badaude beste formatu batzuk eskaintzen dituztenak, haien artean garatuena albiste-irratia deiturikoa da).

Ñabardura ideologiko edo politikoak kenduta, antzekoak dira irrati-kate gehienetan eskaintzen diren irratsaioak: bi bloke nagusitan programazioa banatzen duten goizeko eta arratsaldeko magazin erraldoiak, eta gainerako tarteetan saio batzuk, gaueko tartean kirola nagusi dela... Dena den, ñabardura horiek, lana antolatzeko erak baita giza- eta finantza-baliabideek eragina izango dute lana antolatzeko orduan eta, nola ez, irratsaioen eraketan eta gidoian.

 

II.2. Irrati-generoak: informazio-, iritzi- eta sormen-generoak. Irratsaioaren kontzeptua eta irratsaio-motak.

Generoen kontzeptua kazetaritzari sor dio irratiak (eta horrek literaturari); dena den, eta generoen arteko bereizketa saila denez irratsaioaz hitz egitea nahiago dugu generoez baino. Dena den, hona hemen horren inguruan apunte batzuk:

 

II.3.  Idazketa eta irrati-ohiturak. Irratsaioaren proiektua: ideia, helburuak, planifikazioa. Irratsaioen maketak eta egitasmoen jarraitutasun-estrategiak. Gidoiaren egitura orokorra. Pauta eta laburturiko gidoia.

 Gidoian eragiten duten faktoreak

Gidoian eragiten duten faktoreak (II)

II.4. GIDOIA. Soinuaren aurkezpen idatzia. Gidoiaren aurkezpena eta egitura. Gidoiaren elementuak. Denborak eta iraupenak. Loturak: sintonia, kareta, adierazleak, eta abar. Teknologia berriak eta gidoi-eraketan eragindako aldaketak.

 

Gidoiari buruzko liburua: Gutierrez Paz, A. (2000): Gidoi-eraketa irratian (UEU) Irratirako idazketa eta gidoigintza

 

III. IRRATSAIOEN GIDOIAK BANAN BANAN (proposamen praktikoak)

III.1. Albistegietako gidoiak. Irrati-albistea.

III.2. Magazin baten gidoia.

III.3. Irratsaio dramatikoak: seriala, irrati-antzerkia eta irrati-nobelak. Pertsonaien karakterizazioa. Gidoi literarioa.

III.4. Gidoirik gabeko irratsaioak. Inprobisazioa edo bat-batekotasuna. Elkarrizketak, zuzeneko emankizunak?

Badaude zuzenean garatzen diren irratsaioak; zeinetan gidoi-egileak edo/eta editoreak emankizunean gertatuko den guztia aurreikusi ezin duten. Horietan ere, ibilbidea edo nondik norako eskema bat egitea beharrezkoa da, non egingo diren galderak, sartuko diren soinu-iturriak eta galdu behar ez ditugun datuak (erabili behar ditugunak) idatziko ditugun, baina hori bai, oso era irekian, ustekabekoak gertatu ahala sartu ahal daitezen. Hona hemen mota horietako irratsaioen adibide batzuk:

III.5. Amets egiteko hitzak: publizitaterako idazketa eta gidoiak. Irrati-publizitatearen taxuerak.