Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Irakaskuntza gida

Gidoi-eraketa Irratian ikasgaiaren nondik norakoak

(Ikasleak lortu beharreko) GAITASUNAK

  • Irratsaio baten ekoizpen eta errealizazioan irrati-gidoiak duen balioaz jabetzea.
  • Irrati-gidoia egiteko teknikak ikasi eta gidoi-mota ezberdinak ezagutzea.
  • Entzunezko testuaren berezitasunak ikastea: hau da, ikasleak entzumenaz jasotzen duena paperean islatzeaz gain, irrati-hizkuntzak eskaintzen dituen gainerako baliabideak (musika, hotsak?) erabiltzen ikastea.
  • Mota ezberdinetako irratsaioak (albistegiak, magazinak, e.a.) ezagutu eta eratzen ikastea.

EGINKIZUNAK      

  • Mota ezberdinetako gidoiak eratzea: eskaletak, gidoi literario edota osoa, gidoi teknikoa.
  • Irratsaio ezberdinen gidoiak eratzea testuak eta soinu-baliabideak erabiliz: albistea/albistegia, magazina, elkarrizketa, dramatikoak, iragarkiak...
  • Ikasitako teknika guztiak jasotzen dituen irratsaio bat eratzea.
  • Mota ezberdinetako irratsaioen ereduak entzun eta aztertzea. (Talde osoa, gelan).
  • Idazketa-ariketak: irrati-hizkuntzaren arauen araberako testuak eratu eta akatsak zuzentzea.
    • Puntuazio- ariketak. Zenbaki, aditzondo eta abarren erabilpena.
    • Informazioaren antolaketa eta esaldien ordena. Ahozko testuen idazkera...
    • Irratian kontatzeko era: estiloa, aurkezpenak eta trantsizioak.

IKASGAIAK    

1. Irrati-idazkeraren berezitasuna. Mezuaren berehalakotasuna eta atzerakortasun-eza. Entzumenari zuzendutako mezua. Adierazpideak.
2. Idazkera. Puntuazio-zeinuak. Hitz laburtuak. Zenbakiak eta datuak. Esaldien egitura. Ahozko hizkuntzaren berezitasunak. Arauak eta aholkuak.
3. Irrati-mezuaren egitura. Irratia entzuteko era. Irrati-mezuaren eraketarako estrategiak. Ideia. Planifikazioa. Pauta. Eskaleta.
4. Irratien estilo-liburuak. Irrati bakoitzaren estiloa eta marka-irudia. Irrati konbentzionala eta irrati-formulak.
5. Soinuaren aurkezpen idatzia. Gidoiaren aurkezpena eta egitura. Gidoiaren elementuak. Denborak eta iraupenak. Loturak: sintonia, kareta, adierazleak, eta abar. Teknologia berriak eta gidoi-eraketan eragindako aldaketak.
6. Idazketa eta irrati-ohiturak. Irratsaioaren proiektua: ideia, helburuak, planifikazioa. Irratsaioen maketak eta egitasmoen jarraitutasun-estrategiak. Gidoiaren egitura orokorra. Pauta eta laburturiko gidoia.
7. Irrati-generoak. Informazio-generoak. Iritzi-generoak. Irrati-genero propioak.
8. Albistegietako gidoiak.  Irrati-albistea. Irrati-titularrak. Laburpenak. All-news izeneko irrati-formula.
9. Irratsaioen gidoiak. Irratsaio-motak eta gidoiak. Magazina, agenda, irratsaio bereziak, proposamen berriak. Muntaketak eta zuzenekoak.
 
10. Irratsaio dramatikoak: seriala, irrati-antzerkia eta irrati-nobelak. Pertsonaien karakterizazioa. Gidoi literarioa.
 
11.Gidoirik gabeko irratsaioak. Inprobisazioa edo bat-batekotasuna antolatzeko teknikak. Elkarrizketak, zuzeneko emankizunak?
 
12. Amets egiteko hitzak: publizitaterako idazketa eta gidoiak. Irrati-publizitatearen taxuerak.