Irakasleak
Hona hemen nire buruari buruzko datu batzuk, ezagun nazazuen...
Informazio Zientzien Doktorea naiz 1998 geroztik. Irratiari buruzko lau ikasgai ezberdin irakasten ditut Ikus-entzunezko ikasketetan: Gidoi-eraketa Irratian eta Irratia, adierazpen bitartekoa, 3. mailan; Ekoizpena eta Errealizazioa Irratian, 4. mailan, eta Lokuzioa eta aurkezpenak irrati eta telebistan, hautazko moduan.
Horretaz gainera, hizkuntz gutxituetan argitaratzen diren komunikabideak ikertzen ditut, baita Euskal Herriko irratien garapena eta historia ere, bereziki 3. sektoreko irratiena (irrati askeak, komunitarioak, elkarte irratiak...).
Argitaraturiko liburuak:
- Gidoi Eraketa Irratian (2000). UEU, Bilbo. HEMEN DESKARGATU
- Ekoizpena eta Errealizazioa Irratian (2001). UEU, Bilbo. HEMEN DESKARGATU
- Euskal Herriko Irratigintzaren Historia (2002). UEU, Bilbo. HEMEN DESKARGATU
- Kazetaritza Euskaraz, Oraina eta Geroa (beste batzuekin batera) (2005). EHU, Bilbo.
- Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa (Itxaso F. Astobizarekin batera) (2005). UEU, Bilbo.
Irakasle honekin harremanetan jartzeko hona hemen posta elektronikoa: mirenarantza.gutierrez@ehu.es. Nahi izanez gero, prest nago irratiaren gidoi-eraketaren lan honetan zuei laguntzeko.