Gidoi-Eraketa Irratian , [2008/12][Eus]
Gidoi-Eraketa IrratianArantza Gutierrez Paz Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila Ikasgai praktikoa |
Ez dira gidoi onak idazten, sormen-lana krisian dago, edukiak gero eta homogeneagoak dira irrati-kate guztietan... Ados. Azken urteotan, irratiaren minbizia ideien falta da. Teknologia berriek -ikus-entzunezkoek bereziki- eskaintzen dituzten aukerei aurre egiteko gaitasun gutxi erakusten du eta biharko entzuleak -gazteak- nekez hurbiltzen dira irratiko dialetara, musikaren edo beste eduki gutxiren bila ez bada.
Baina irratiak badu asko eskaintzeko. Eta badira -gutxi. egia esanda- proposamen berriak egiten ausartzen direnak.
Honako orrialde hauetan gidoiak egiteko teknika batzuk irakasten saiatzen gara, jakin badakigu ere, teknika hutsak direla, eta edukiz betetzen ez badira, nekez irratsaio bihurtuko direla. Beraz, hartu eskainitako materiala bere neurrian, eta kontakizunean -irrati-kontakizunean- jarri indar eta gogo guztiak. Teknologiek erraztu dute irratsaioen ekoizpena, entzuleen eta igorleen arteko harremana, gidoien eraketa..., baina ez dute ez bihotzik ez istorioak sortzeko ahalmenik. Gizakikok bai.
Hemendik egiten dizugun proposamena, beraz, irrati-hizkuntzan oianrrituta, entzuleak harrapatzen dituzten irrati-istorioak azaltzea da, jakina, ezaguna, ohikoa esateko, ez dugu gidoirik behar...