Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Praktikak eta ariketak

Hemen ikasleak egin ditzan praktika batzuk proposatzen dira. Praktikak bi ataletan banatuta daude; lehenengoan, irratsaio edo tarte batzuk egiteko eskatzen da ezarritako baldintza batzuk betez; bigarrenean, aldiz, edozein irratitan emititzeko irratsaio baten proiektu osoa egiteko gida eskaintzen zaio.

I. Atala: irratsaioz irratsaio

1. Egunkaritik hartutako albistea irratirako egokitu.

Irrati-albistea

2. Eguneko agenda kulturalaren gidoi literarioa idatzi. Agendari musika-tarteak eta hotsak gehitu: gidoi literarioa tekniko bihurtu.

3. Eguneko albiste garrantzitsuak jasotzen duen albiste-buletin baten minutuz minutukoa edo pauta egin. Pauta horretan oinarrituta, editorearen eskaleta egin

4. Erreportaje bat idatzi eta horren gidoi osoa egin.

Erreportajea (gidoiaren txantilioia)

5. Irrati nobela baten atala idatzi

Irrati-nobela

6. Ipuin baten moldaketa egin

7. Elkarrizketa baten gidoia egin

8. lehiaketa baten proposamena

9. Kirol-emanaldi baten eskaleta

10. Zure burua saldu: irrati-iragarkia idatzi.

Frogatu behar duzu gai zarela 20"ko iragarki batean zure burua saltzen. Hau da, kuña bat idatzi beharko du ikasleak, irrati-publizitatea eraginkor bigurtzen duten baliabideak erabiliz.

II. Atala: irratsaio (magazin) bat pausuz pausu

1. Ideia: irratsaioaren memoria

Atal honetan, irratsaioaren nondik norakoak zehaztuko dira, ondoko dokumentu honetan eskaintzen den eskemaren arabera: I.IDEIA

2. Pauta

Proiektuaren nondik norakoak idatzi eta gero, irratsaioaren pauta egingo da. Nahi izanez gero, honako txantilioia erabili ahal duzu:Pauta

3. Eskaleta

Behin pauta eginda dagoela, horren gainean 0. Irratsaioaren eskaleta idatzi beharko du ikasleak (hau da, irratsaio zehatz batena). Honako honetan, parte hartzen duten esatariak, kontrol-oharrak eta iraupena zehatz mehatz zehaztuko dira.

4. Irratsaio osoa

Amaitzeko, gidoi osoa idatziko du gidoi-egileak: alde literarioa zein azalpen tekniko guztiak ondo bereizturik egongo diren gidoi tekniko batea