Atalaren laburpena

  •  

    • 1999-ko eta 2018-ko sailkapenen arteko ezberdintasun nagusiak ezagutzeko gai izango gara.

    • 2018-ko sailkapen berriko "Osasun periodontal eta gaixotasun gingibalak" atalean jasotzen den lehen gaia dugu. Bertan, lehenengo aldiz, osasunaren inguruko definizioak ezartzen dira. 

      Hauek ezagutzeak, gaixotasun periodontala dagoen ala ez zehazten, eta tratamenduarekin lorturiko emaitzak ebaluatzen, lagunduko digu. 

    • 2018-ko sailkapen berriko "Osasun periodontal eta gaixotasun gingibalak" atalean jasotzen den bigarren gaia dugu.

      Gai honen bitartez, gingibitisa zertan datzan barneratzeko, eta gaixotasun gingibalak ezberdintzeko eta diagnostikatzeko, gai izango gara. 

    • 2018-ko sailkapen berriko "Periodontitisa" atalean jasotzen den gaia dugu.

      Gai honen bitartez, periodontitisen arteko ezberdintasunak ezagutzeko eta diagnostikatzeko gai izango gara. 

    • 2018-ko sailkapen berriko "Periodontoari erasaten dioten beste egoerak" atalean jasotzen den lehenengo gaia dugu; "Txertatzeko ehun periodontalei erasaten dieten gaixotasun edo egoera sistemikoak".

      Gai honen bitartez, gaur egungo ebidentzian oinarrituta, ehun periodontalaren galeran eragina duten edo izan dezaketen gaixotasunak eta egoerak ezagutuko ditugu.

    • 2018-ko sailkapen berriko "Periodontoari erasaten dioten beste egoerak" atalean jasotzen diren hiru egoera kliniko aurkezten dira; "Abzesu periodontalak", "Lesio endoperiodontalak" eta "Lesio mukogingibalak".

      Gai honen bitartez, egoera hauek definitzeko, diagnostikatzeko eta sailkatzeko gai izango gara.

    • 2018-ko sailkapen berriko "Periodontoari erasaten dioten beste egoerak" atalean jasotzen diren azken bi egoera kliniko aurkezten dira; "Indar oklusal traumatikoak" eta "Protesi eta hortzarekin lotutako faktoreak".

      Gai honen bitartez, egoera hauek diagnostikatzeko gai izango gara, eta hauek periodontoan izan dezaketen eragina ezagutuko dugu. 

    • 2018-ko sailkapen berriko "Gaixotasun periinplantarioak" atalean jasotzen den gaia dugu. Bertan, lehenengo aldiz, osasun eta gaixotasun periinplantarioak definitzen dira.

      Gai honen bitartez, inplanteen inguruko egoera kliniko ezberdinak ezagutzeko eta diagnostikatzeko gai izango gara.