4. PLE bat eraikitzeko WEb 2.0ko tresnak: analisia eta erabilerak
Item bakoitza egia edo gezurra den ebatzi behar duzu eta kontrastatu galdetegiaren ondoren datozen emaitzekin.
-
Ikuspegi pedagogiko/hezitzaile batetik, PLEak irakasleei eta ikasleei beren ikaskuntza-helburuak eta horretara iristeko mekanismoak ezartzen laguntzen dieten sistematzat hartzen dira.
-
PLE bat diseinatzeko orduan, hura osatuko duten elementuek hiru ekintza-guneri erantzun behar diete nagusiki (Adell eta Castañeda, 2010; Attwell, 2008): irakurtzea, egitea/hausnartzea eta partekatzea.
-
PLE ikasleen ikaskuntza autonomoarekin lotuta dago (Adell, 2013).
-
PLE bat diseinatzerakoan, kontuan hartu behar dira erabiltzen ditugun komunikazio-gailuak, gure interesetara egokitzen diren aplikazioak eta behar ditugun zerbitzuak.
-
Gure PLEa sortzeko orduan, Jordi Adellek iradokitzen digu Twitterren kontu bat sortzen hasteko eta jende interesgarriari jarraitzeko.
-
Gure PLErako erabiltzen ditugun tresna guztien batura ezin da antolatu software espezifikoen bidez, izan ere hori baino gehiago dira.
-
Informazio-iturri dokumentak ez dira garrantzitsuak PLEaren kontzeptualizazioan.
-
Web 2.0ko tresnak erabiltzen diren unearen arabera, ikaskuntza-estrategia baten edo bestearen parte izango dira.
-
Bloom-en taxonomiaren, PLEaren eta gailu mugikorren arteko loturari dagokionez, egile batzuek adierazi dute ikaskuntza-eredu berri bat sortu dela.
-
SymbaloEDU bloke-bilduma bisual bat da, erabiltzen ditugun tresna digitalekin, gure beharren arabera multzokatuta eta edonondik eta edozein unetan eskuragarri daude.