4. PLE bat eraikitzeko WEb 2.0ko tresnak: analisia eta erabilerak

Item bakoitza egia edo gezurra den ebatzi behar duzu eta kontrastatu galdetegiaren ondoren datozen emaitzekin.

    1. Ikuspegi pedagogiko/hezitzaile batetik, PLEak irakasleei eta ikasleei beren ikaskuntza-helburuak eta horretara iristeko mekanismoak ezartzen laguntzen dieten sistematzat hartzen dira.

    2. PLE bat diseinatzeko orduan, hura osatuko duten elementuek hiru ekintza-guneri erantzun behar diete nagusiki (Adell eta Castañeda, 2010; Attwell, 2008): irakurtzea, egitea/hausnartzea eta partekatzea.

    3. PLE ikasleen ikaskuntza autonomoarekin lotuta dago (Adell, 2013).

    4. PLE bat diseinatzerakoan, kontuan hartu behar dira erabiltzen ditugun komunikazio-gailuak, gure interesetara egokitzen diren aplikazioak eta behar ditugun zerbitzuak.

    5. Gure PLEa sortzeko orduan, Jordi Adellek iradokitzen digu Twitterren kontu bat sortzen hasteko eta jende interesgarriari jarraitzeko.

    6. Gure PLErako erabiltzen ditugun tresna guztien batura ezin da antolatu software espezifikoen bidez, izan ere hori baino gehiago dira.

    7. Informazio-iturri dokumentak ez dira garrantzitsuak PLEaren kontzeptualizazioan. 

    8. Web 2.0ko tresnak erabiltzen diren unearen arabera, ikaskuntza-estrategia baten edo bestearen parte izango dira.

    9. Bloom-en taxonomiaren, PLEaren eta gailu mugikorren arteko loturari dagokionez, egile batzuek adierazi dute ikaskuntza-eredu berri bat sortu dela.

    10. SymbaloEDU bloke-bilduma bisual bat da, erabiltzen ditugun tresna digitalekin, gure beharren arabera multzokatuta eta edonondik eta edozein unetan eskuragarri daude.