Irakasleok Eta gure lana
Federen argazkia

Fede Recart

Teknologia Elektronikoaren arloko irakasle titularra da UPV/EHU-ko Elektronika eta Telekomunikazioak Sailean. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan irakasten du.

Telekomunikazioetan Ingeniari Doktorea da eta Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan (TiM) garatzen ditu bere ikerketa-lanak, batez ere zelula fotovoltaikoen fabrikazioaren eta karakterizazioaren inguruan.

Susanaren argazkia

Susana Uriarte

Teknologia Elektronikoaren arloko irakasle titularra da UPV/EHU-ko Elektronika eta Telekomunikazioak Sailean. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan irakasten du eta gestio-lanetan aritzen da, zuzendariorde.

Zientzietan Lizentziadun Doktorea da eta Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan (TiM) garatzen ditu bere ikerketa-lanak, zelula fotovoltaikoen modelizazioan nagusiki.

Rubenen argazkia

Rubén Gutiérrez

Teknologia Elektronikoaren arloko irakasle titularra da UPV/EHU-ko Elektronika eta Telekomunikazioak Sailean. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan irakasten du.

Industria-Ingeniari Doktorea da eta Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan (TiM) garatzen ditu bere ikerketa-lanak, batez ere kontaktuak atzealdean dituzten zelula fotovoltaikoen fabrikazioaren eta modelizazioaren inguruan.

Última modificación: lunes, 27 de septiembre de 2010, 18:19