hemen eskura duzun irakasgai hau, Gailuen Elektronika, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan irakasten den Telekomunikazio Ingeniaritzan kokatzen da, lehenengo mailan eta enborrezko izaerarekin.
Eta ikasleari oinarrizko gailu jakin batzuk erakustea, horiekin gaur egungo zirkuitu elektroniko gehienak ulertzeko moduan egon dadin. Gailu horiek diodoak (batez ere artezleak eta zener motakoak), eta BJT eta FET (MOSFET zein JFET) transistoreak dira.
Irakasgaia egin ondoren, honako hauek egiteko gauza izango gara:
1. Material erdieroaleen oinarrizko ezaugarriak eta printzipio fisikoak ondo jakitea / zehaztea. 2. Eramaileen profilak, fluxuak, korronteak eta potentzialak prezisioz ebaztea, dimentsio bakarrean eta erdieroalezko egitura bakanetan. 3. Oinarrizko gailu elektroniko batzuk eta haien funtzionamendua eta aplikazio nagusiak ondo identifikatzea. 4. Zirkuitu diododun sinpleen transferentzia-kurba kalkulatzea. 5. Transistore bipolarrak edo eremu efektuko transistoreak dituzten zirkuitu errazen polarizazio-puntua ebaztea. 6. Erdieroalezko gailuetan gertatzen diren efektu dinamikoen ondorioak balioestea. 7. Zirkuitu anplifikatzaile sinpleak identifikatzea eta ebaztea (besteak beste, irabazia, tarte dinamikoa, sarrerako eta irteerako inpedantziak lortzea).
Horretarako, irakasgaiak 18 gai nagusi ditu, lau atal nagusitan multzokatuta: erdieroaleen analisia (Gaiak: 1-5, 43 ordu); pn juntura edo diodoa (Gaiak: 6-10, 49.5 ordu); transistore bipolarrak (BJT, Gaiak: 11-14, 50 ordu); eta eremu efektuko transistoreak (FET, Gaiak: 15-18, 45 ordu).
Hona hemen irakasgaiaren mamia ikasteko oinarrizkotzat jotzen ditugun dokumentuen bilduma. Testuetan, gailuen portaera azaltzen duten fenomeno fisikoen deskribapena topatuko duzu eta, horrekin batera, gailuen funtzionamendua eta egitura hobeto ulertzen laguntzen duten garapen matematiko batzuk ere. Halaber, kasu praktiko batzuk eta aplikazio-zirkuitu ohikoenak ere ikusiko dituzu…
Web-ean badaude eskura, libreki, ikasmaterial edo baliabide asko elektronika eta erdieroaleak jorratzen dituztenak. Hemen, oso interesgarritzat eta didaktikotzat jo ditugunen zerrenda bat emango dugu:
Bigarren puntuan (Gomendaturiko irakurgaiakatalean) aurkezten zen oinarrizko bibliografiaz gain, badago interesgarritzat jotzen dugun bibliografia osagarria: