Badaude hainbat eta hainbat irakurgai elektronikari buruz, bai liburutegietan bai sarean, liburu-formatu klasikoan zein web-orri interaktiboetan... eta material osagarri ederra dira ikastaro honetarako.

Horregatik, lehenengo eta behin euskarazko testuak eta gaztelaniazko klasikoetan oinarritutako oinarrizko bibliografia aipatuko dugu eta, jarraian, interesgarritzat jo ditugun internet-lotura batzuk emango ditugu.

Oinarrizko bibliografía – Gomendaturiko erreferentziak – euskarazkoak zein erdarazkoak

[1] F. Recart et al, "Dispositiboen Elektronika", UPV/EHU, 2004

Hauxe da irakasgaian erabili izan den liburu ofiziala eta Ingeniaritza Eskolako Argitalpen zerbitzuan eros dezakezu paperean. Formatu elektronikoan, euskara errektoreordetzako webean lor dezakezu, dohainik, UPV/EHU-ko ikasle, irakasle edo AZP bazara. https://testubiltegia.ehu.es/Dispositiboen_Elektronika

[2] J Aduriz, J. Berra, O. Jaio, “Elektronika Analogikoa”, Elhuyar 2001

[3] O. Arbelaitz, Tx. Ruiz, “Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia”, UEU 2001

Euskaraz oraindik nahiko material gutxi argitaratu denez, beste bi erreferentzia proposatzen ditugu [2, 3]. Aurrekoarekin alderatuz, nahiko oinarrizkotzat jo ditzakegu eta abiapuntu gisa edo bestelako ikuspuntua izateko baliagarriak izan daitezke.

[4] N. R. Malik, “Circuitos Electrónicos. Análisis, Simulación y Diseño”, Prentice Hall International Editions, 1996.

Liburu hau klasikotzat jo daiteke (ingelesez eta gaztelaniazko bertsioetan) elektronika-irakasleen artean eta nahiko maila egokiarekin betetzen du irakasgai honetako ikasgai-zerrenda. Haren egitura ikastaroarena antzekoa da, baina ez du erdieroaleen atalean guk nahi adina sakontzen eta, beraz, ez ditu erdieroaleen fisikaren oinarrizko ekuazioak garatzen. Adibidez, urrienen profil esponentzialak gehiegi arrazoitu gabe sartzen ditu eta hortik aurrera azaltzen ditu erdibizitza eta barreiapeneko luzera kontzeptuak.

[5] R. F. Pierret, “Fundamentos de Semiconductores”, Addison - Wesley Iberoamericana, 1994.

Aurrekoaren osagarri naturaltzat jo dezakegu liburu hau, zeren eta erdieroalearen atala sakonean analizatzen baitu. Azalbideetako askok energia-banden modeloan dute oinarria eta, irakasgaian sakonean estudiatzen ez badira ere, erraz irakurtzen da eta ikastaroan lantzen diren hainbat kontzeptu finkatzeko oso baliagarria da..


[6] Savant, Roden & Carpenter, “Diseño Electrónico. Circuitos y Sistemas”, Addison - Wesley Iberoamericana, 1992.
[7] Thomas L. Floyd, “Electronic Devices”, Prentice Hall, 1996.
[8] R. Boylestad & L. Nashelsky, “Electronic Devices & Circuit Theory”, Prentice Hall, 1992.


[6-8] testuak oso didaktikoak eta grafikoak dira eta zirkuitu-aplikazioei begira dira bate zere erabilgarriak. Ez dute gailuen barneko funtzionamendua sakonean analizatzen.

Última modificación: lunes, 27 de septiembre de 2010, 18:21