IRAKASGAIAREN HELBURUA

Irakasgaiaren helburu nagusia hau da: ikasleak gailu elektronikoen oinarri fisikoak ondo jakitea eta gailu jakin batzuk, gaur egun zirkuitu elektroniko gehienetan erabiltzen direnak,ezagutzea.

GAITASUNAK

BERARIAZKO GAITASUNAK

Irakasgaia egin ondoren, ikaslea honako hauek egiteko gauza izango da:

1. Material erdieroaleen oinarrizko ezaugarriak eta printzipio fisikoak ondo jakitea / zehaztea.
2. Eramaileen profilak, fluxuak, korronteak eta potentzialak prezisioz ebaztea, dimentsio bakarrean eta erdieroalezko egitura bakanetan.
3. Oinarrizko gailu elektroniko batzuk eta haien funtzionamendua eta aplikazio nagusiak ondo identifikatzea.
4. Zirkuitu diododun sinpleen transferentzia-kurba kalkulatzea.
5. Transistore bipolarrak edo eremu efektuko transistoreak dituzten zirkuitu errazen polarizazio-puntua ebaztea.
6. Erdieroalezko gailuetan gertatzen diren efektu dinamikoen ondorioak balioestea.
7. Zirkuitu anplifikatzaile sinpleak identifikatzea eta ebaztea (besteak beste, irabazia, tarte dinamikoa, sarrerako eta irteerako inpedantziak lortzea).

ZEHARKAKO GAITASUNAK

Gainera, beste gaitasun batzuk lantzen dira, irakaskuntza teknikoekin –eta bereziki ingeniaritzarekin- lotuta daudenak. Horrela, ikasleak kontu hauek garatzeko gaitasuna hobetuko du:

1. Grafikoak eta taulak irakurtzeko eta ulertzeko
2. Konplexutasun eta orokortasun anitzeko formulak aplikatzeko
3. Hainbat garapen matematiko egiteko; adibidez, hurbilketak, puntu baten inguruko garapenak, deribatu eta integral errazak, mugaldeko baldintzak aplikatzea
4. Teoriaren aplikazio zuzenetik harago doazen ariketak ebazteko, horretarako enuntziatuak, kontzeptuak eta formulak barneratuz, hausnartuz

AURREBALDINTZAK

Oso egokia litzateke ikasleek aldez aurretik Fisika, Kimika eta Matematika oinarri batzuk izatea. (Adibidez, Fisikan: karga, eremu elektrikoa, korrontea, tentsioa, masa, abiadura, azelerazioa; Kimikan: Bhör-en atomoaren eredua, taula periodikoa; Matematiketan: deribatua, integrala, funtzioen adierazpen grafikoa, ekuazio errazen ebazpena).

GAIEN ZERRENDA

Irakasgaiak 18 gai nagusi ditu, lau atal nagusitan multzokatuta: erdieroaleen analisia (Gaiak: 1-5, 43 ordu); pn juntura edo diodoa (Gaiak: 6-10, 49.5 ordu); transistore bipolarrak (BJT, Gaiak: 11-14, 50 ordu); eta eremu efektuko transistoreak (FET, Gaiak: 15-18, 45 ordu).

Gaia

Izenburua

Ahalegina (ordu)

1

GAILUAK

1

2

ERDIEROALEEN EZAUGARRIAK

7

3

KORRONTEAREN EROAPENA

8

4

SORRERA ETA BIRKONBINAKETA

10

5

EKUAZIO OROKORRAK

17

6

PN JUNTURA OREKA TERMODINAMIKOAN

7.5

7

DIODOAREN POLARIZAZIOA

10

8

DIODO IDEALAREKIKO DESBIDERATZEAK

10

9

DIODOA ERREGIMEN DINAMIKOAN

10

10

DIODODUN ZIRKUITUAK ETA BESTE DIODO ERDIEROALE BATZUK

12

11

TRANSISTORE BIPOLARRA ESTATIKOAN

7

12

TRANSISTORE BIPOLARRAREN SEINALE HANDIKO EREDUAK

13

13

TRANSISTORE BIPOLARRA ERREGIMEN DINAMIKOAN

13

14

ZIRKUITU ANPLIFIKATZAILEEN ANALISIA

17

15

EREMU EFEKTUKO TRANSISTOREAK I: SAILKAPENA ETA MOSFETA

10

16

EREMU EFEKTUKO TRANSISTOREAK II: JFETAK

10

17

FETAK ERREGIMEN DINAMIKOAN: SEINALE TXIKIA

15

18

FETEN POLARIZAZIOA

10

METODOLOGIA ETA AHALEGINAREN ORDU BANAKETA

Weborri honetan pdf formatuan aurkezten den materiala 18 ikasgaitan banatu dugu eta ikastaroan zehar ikusi nahi diren kontzeptu guztietan sakontzen du. Dokumentuetan ematen diren azalpen praktikoetatik abiatuz, gure ustez, ikasleak ariketa eta autoebaluazio testak egiteko moduan egongo dira. Halere, oso aprobetxagarria izango zaie bestelako erreferentzia batzuk erabiltzea eta, hori dela eta, klasikotzat jo daitezkeen zenbait liburu eta internet-lotura batzuk gomendatzen ditugu.

Irakasgaia garatzeko, 187.5 ordu aurreikusi ditugu. Epe horretan, emandako ikasgaiak irakurri eta estudiatu ondoren beste bibliografia-iturri batzuk kontsultatu beharko lirateke (guztira 90 ordu); ariketen %75 edo gehiago eta autoebaluazio testak egin beharko lirateke (75 ordu eta 22.5 ordu hurrenez hurren).

Last modified: Monday, 27 September 2010, 11:53 AM