Irakasgaiaren helburu nagusiak, honako hauek dira:
· Gaur egungo lantegietako automatizazio-egiturak ezagutzea
· produkzio prozesuen automatizazioan prestakuntza egokia ematea, kontrol eta gainbegiratze sistemak aztertuz, garatuz eta antolatuz
· kontrol banatuaren garapena aztertzea, industria komunikazioarekin erlazionatuz
· lantegietako maila desberdinetako komunikazio ezaugarriak ikertzea, komunikazio protokoloak landuz
· egungo eremu-busak ezagutzea.
eta honetarako, hurrengo gaiak jorratu behar dituzu:
· Industria Informatika eta aplikazio-eremua
· Automata Programagarri Industriala
· Kontrol-sistema automatikoen diseinua GRAFCET
· SCADA sistemak
· Komunikazioei buruzko kontzeptu orokorrak
· Komunikazio-sareak
· OSI – ISO eta TCP/IP erreferentzi-eredua
· Eremu-busak