Ebaluazioa
Bi bide daude ikasgaia gainditzeko: ebaluazioglobala (bukaeran), edo ebaluazio jarraitua. Ebaluazio jarraitua borondatezkoa da, eta ikaslearen parte hartze aktiboa eskatzen du; beraz, ikasleak eskoletaraeta laborategietara etorri beharko du, haietan parte hartu, eta proposatutakojarduerak (ariketak, lanak, praktikak, azalpenak...) egin beharko ditu.
Ebaluazio jarraitua ikastaroaren hasieran aukeratuahal izango da, eta behin betiko bihurtuko da adieraziko diren epeetan(ikastaroaren %60 - %80 igarota), ikasleak hala eskatuta eta irakasleakikaslearen errendimendua egiaztatu ondoren.
Ebaluazio jarraituan honako jarduerak burutuko diraazaldutako pisuekin:
(1) 5 galdetegi: %45. 40-45 minutu
(2) 2 partzial: %40 (=%25+%15 hurrenez hurren). 90minutu
(3) 3 inplementazio lan: %15.
Galdetegietan lehengo 3 konpetentziak ebaluatukodira, bakoitza 40-45 minutuz eskola orduetan erantzungo direnak.
Partzialetan laugarrengo konpetentzia neurtuko dabereziki, ko iraupeneko probak izanik eta eskola orduetan ospatuz ere.
Inplementazio lanetan irakasgaian landuko direnalgoritmoen diseinu tekniken aplikazio azken mugaraino eramango da lanpraktikoen bidez. Funtsean, honek problemaren inplementazio etaanalisi-enpiriko bat egitea izango da. Inplementazioa lengoaia ikasleakaukeratuko du.