IRAKASKUNTZA GIDA

Ikasleak konpetentzia hauek lortu behar ditu:
1. Gaixotasun infekziosoen sortzaile diren bakterioen azido nukleikoa erauzten ikastea
2. Bakterioen DNA detektatzeko eta aztertzeko hainbat teknika ezagutu eta erabiltzen ikastea
3. Ikasitako teknikek eduki ditzaketen erabilerak ezagutzea

Metodologia

Kurtso hau hiru zatitan banatua dago: 9 gai teoriko, 5 laborategi teknika eta aplikazioak mikrobiologiaren arlo desberdinetan. Oinarri teorikoen atala bloke praktikoaren aurrean ikasi behar da, eta ikaslearen hasierako mailaren arabera, 4 edo 9 gaiez osatua egongo da, autoikaskuntzarako prestatua.
Laborategiko lan praktikoarekin batera hainbat irakurketa egitea proposatzen da, ikerkuntza artikulu hauen bidez lortu nahi da ikasleak ikasitako teknikak gaur egungo mikrobiologia ikerkuntzan duten aplikazioei buruz hausnarraraztea.

Ebaluatzeko modua:

Ikasleak oinarri teorikoak menderatzen dituen edo ez ebaluatzeko, atariko froga bat egin beharko du. Froga honetan % 70-eko puntuazioa baino gehiago ateratzen badu, zuzenean hasiko da bigarren mailako 4 gai espezifikoak ikasten. Gai hauek tekniken ulermena eta erabilera lortzeko pentsatua daude. Bigarren maila honetan ere, ikasleek gai bakoitzeko autoebaluaketa test bat egin beharko dute lortu duten ulermena ebaluatzeko. Test hau hainbat ariketaz osatua dago, eta galderen % 70-a baino gehiago ondo erantzun beharko dute. Honen guztiaren ondoren, ikasleak berak aukeratuko du praktikan jarriko duen teknika edo teknikak, eta azpiegitura eta materialak prestatu ostean protokoloa jarraituko du teknikaren bideoaren laguntzarekin. Teknika hainbat aldiz errepikatu egin beharko du harik eta emaitzak fidagarriak diren arte. Honen ondoren ikasleak teknika bere testuinguru partikularrera egokitu ahal izango du. Kurtsoa amaitzeko, eta proposatutako ikerkuntza artikuluak irakurri eta gero, ikasleak ikerketa proiektu hipotetiko baten formulazioa egin beharko du, non aukeratu duen teknika erabili beharko duen, mikrobiologiaren edozein arloarekin erlazionatua.

Irakasgaiaren programa eta gaien aurkibidea:

1. ATALA: Oinarri teorikoak. Ikas-materialak: gaien laburpenak, autoikaskuntz ariketak, eta ebaluazio testa.

A. Oinarrizko maila:
1. Gaia: Bakterioen egitura
2. Gaia: Bakterioen genetika.
3. Gaia: Antibiotikoekiko erresistentzaren oinarriak
4. Gaia: Bakterioen patogenia
5. Gaia: Infekzio ospitalarioa: kontrol-tresnak

B. Maila espezifikoa:
6. Gaia: Bazilo gramnegatibo ez hartzitzaileak: epidemiologia eta infekzioen kontrola
7. Gaia: Acinetobacter baumanniik sortutako infekzio emergenteen epidemilogia eta kontrola
8. Gaia: Elementu genetiko transferigarriak: plasmidoak, transposoiak eta integroiak
9. Gaia: Mikroorganismo patogenoak eta haien birulentzia-faktoreak detektatzeko teknika molekularrak

2. ATALA: Teknika molekularrak. Ikas-materialak: Laborategi baten gutxieneko azpiegituraren deskribapena, eta behar diren materialen eta erreaktiboen zerrenda. Laborategiko protokoloak eta teknika bakoitzaren bideoa. Ohiko arazoen gida eta soluzioa. Emaitzen irudiak/ argazkiak.
1. Teknika: Bakterio patogenoen DNAern erauzketa.
2. Teknika: Bakterioen DNA bistaratzea agarosa-gel  elektroforesiaren bidez
3. Teknika: Birulentzia-geneen anplifikazioa polimerasaren kate-erreakzioaren bidez (PCR).
4. Teknika: Elektroforesia eremu pultsatuetan (PFGE) bakterio patogenoen tipaketa genetikorako
5. Teknika: Birulentzia-geneen detekzioa markatutako DNA-zunda hibridazioaren bidez

3. ATALA: Ikerkuntzarako aplikazioak.
Ikerketa proiektua. Ikas-materialak: Ikerkuntza taldeko publikazio zientifikoak non ikasitako teknikak erabiltzen diren. Erreferentziako bibliografia eta erlazionatutako ikerkuntza artikuluen estekak
1. Kasu: First detection of the OXA-40 cabapenemase in P. aeruginosa isolates, located on a plasmid also found in A. baumannii. PATHOL. BIOL.; 57:493-495.2009
2. Kasu: The evolution of multi-drug-resistant A. baumannii isolates obtained from elderly patients with respiratory tract infections. J. ANTIMICROB. CHEMOTHER;57:2. 2006
3. Kasu: Resistance to antibiotics in clinical isolates of Pseudomonas aeruginosa. PATHOL. BIOL;54:493-497. 2006
4. Kasu: Long term dissemination  of an OXA-40 carbapenemase producing Acinetobacter baumannii clone in Iberiar Peninsula. J. ANTIMICROB. CHEMOTHER.;54 Nº1:255-257. 2004
5. Kasu: Comparative evaluation of three commercial software packages for analysis of DNA polymorphism patterns. CLINIC. MICROBIOL. INFECT; 7:331-336.
6. Kasu: Carriage of class 1 integrons and antibiotic resistance in clinical isolates of Acinetobacter baumannii from northern Spain. J. MED. MICROBIOL.;50:71-77. 2001

Proiektu metodologikoa: Ikas-materialak: ikerkuntza taldeko  nazioarteko kongresuetan aurkeztutako emaitzak. Webgune interesgarriak.
Última modificación: domingo, 20 de febrero de 2011, 21:46