IRAKASKUNTZA GIDA
Helburuak
Metodologia
Kronograma
Esteka interesgarriak
Ingeniaritzako proiektuen antolakuntza, plangintza eta kudeaketarako sarrera.
Helburuak
Ikasleak ingeniaritzako proiektu bat arrakastaz garatu ahal izateko (proiektuen zereginak antolatu eta planifikatu gai izateko), eduki teoriko zein praktikoak azaldu nahi dira. Denbora-planifikazioa kontuan hartuta eta proiektuen kontrol eta jarraipen oinarrizko teknikak aplikatuz, proiektuaren planifikazioa garatuko da. Gainera, ikaslearen ikaskuntza-autonomorako baliabideak autoebaluazioko ariketen bideaz eman nahi dira.
GaitasunakAriketak ebazteko erabilitako erreminta informatikoak Microsoft Project, Open Workbench eta Gantt Project dira.
Ezagutza eta gaitasunak proiektuak antolatu eta kudeatzeko.
Ez dago aurre baldintzarik.
“Proiektuen kudeaketa proiektuak burutzeko baliabideen kudeaketaz, taldeen antolakuntzaz eta jardueren plangintzaz arduratzen den kudeaketaren jakintza-arlo berezia da.”
Era sinpleago batean esanda, proiektu bat kudeatzea "egin eginaraztea" da. Hau da, jarduera edo zeregin jakin batzuk garatzea aurretiko helburu bat betetzeko: proiektuaren helburua.
Proiektu kudeaketaren teknikak arlo guztietan geroz eta garrantzi handiagoa dute eta jakina, ingeniaritzako edozein adarretan ere. Izan ere, negoziazio gaitasunak, lidergoa, analisia eta arazoak konpontzeko metodologia edo brainstorming, diziplina anitzeko teknika eta gaitasun hauek eremu zehatz batekoak ez diren bezala, proiektuaren kudeaketa teknikak erabilera zabala dute: astebukaera bateko ihesaldia antolatzetik, Brasilgo Mundu Kopa antolatzeko proiektu bat burutzerarte.
Gai zerrendaAurre baldintzak
Ez dago aurre baldintzarik.
Azalpena

- Proiektuen metodologia
- Proiektuen kudeaketa
- Plangintza
- Programazioa
- Jarraipena
- Kontrola
Metodologia
- Gaitasunak irakurketa eta ariketak burutu ahala lortzen dira.
Kronograma
- Proiektuen kudeaketaren oinarriak (2 ordu)
- Proiektuen plangintza eta programazioa (6 ordu)
- 1. Ariketa: Grafoa (AOA)
- 2. Ariketa: Adibidea: Afaria elkartean
- 3. Ariketa: Proiektu baten iraupenaren murriztapena
- 4. Ariketa: PERT-Kostua
- Proiektuen jarraipena eta kontrola (10 ordu)
- 5. Ariketa: Proiektuaren kontrola
- 6. Ariketa: PERT, Baliabideen egokitzapena eta Proiektuaren Kontrola
- 7. Ariketa: PERT, Baliabideen egokitzapena eta Proiektuaren Kontrola
- 8. Ariketa: Egin aurreko ariketa Irakaskuntza Gidan proposatzen diren softwaretako bat erabiliz
Esteka interesgarriak
Softwarea
Last modified: Tuesday, 2 December 2014, 2:03 PM