FITXATEGIAK LANTZEKO ARIKETAK


Demagun laborategian, gehienez, 18 ikasle izango direla. Ikasleen datuak fitxategi batean biltzen dira eta datuek baldintza hauek betetzen dituzte:

  • Ez dago bi ikasle izen bera daukatenik
  • Bi azterketa egin ondoren, datuak bi fitxategietan gordetzen dira (azterketa bereko datuak fitxategi batean eta gainerakoak bestean)
  • Ikasle bakoitzeko bi datu daude fitxategiaren elementu batean: izena eta lortutako kalifikazioa
  • Ikaslearen izena eta kalifikazioa erregistro baten eremu banatan aurkitzen dira
  • Kalifikazioa 0 eta 9.99 artekoak izango dira
  • Ikasle batek bi azterketeetan parte hartu badu, bere datuak bi fitxategietan egongo dira
  • Ikasleren batek azterketa bakarra egin badu, lehenengoa izango da; horregatik fitxategi bien neurria desberdina bada, bigarren fitxategiak elementu gehiago izango ditu lehenengo fitxategiak baino


Hona hemen fitxategia nola definitu den, array egoki bat ere definitu da zenbait eragiketa burutzeko bektore laguntzaile bat eskura edukitzea komeniko delako:

CONST

BEHEMUGA = 1 ;


GOIMUGA = 36 ; (* 18 ikasleen 2 azterketarako tokia *)

TYPE

DM_Katea = String[30] ;


DM_Katea = String[30] ;


DM_Fitxa = RECORD

sNor : DM_Katea ;

rNota : Real ;

END ;


DM_Fitxategia = FILE OF DM_Fitxa ;


DM_Zerrenda = ARRAY[BEHEMUGA..GOIMUGA] OF DM_Fitxa ;

Aurrekoa aintzat hartzen duen adibide programa pare bat ematen dizuet. Lehen adibide programaren izena FitxategiakErregistroakAbiapuntua.pas da eta fitxategiarekin trebatzeko balio du, programa honen bitartez fitxategiak sortzeko eta bere edukia pantailaratzeko aukera izango duzu. magun laborategian.

Lehen adibidea menperatu ondoren has zaitez bigarren adibide programarekin lanean. Bigarren adibide programaren izena FitxategiakErregistroakBiAzterketa.pas da eta datuak gordetzen ditu bi fitxategietan, programa bukatu baino lehen bi fitxategien datuak bektore batera igarotzen dira.

Adibide programa bi horiek begi bistan izanik, jarraian planteatzen diren galderei erantzun, galdera bakoitzari dagokion eragiketa programatuz.




Halako galderak egin daitezke:

1. Hasierako datuak lortu ondoren, programaren erabiltzaileak izen bat sartuko du teklatuz eta ikasle horri buruzko informazioa erakutsiko du: azterketan parte hartu duen ala ez, azterketa batean edo bietan, bere kalifikazioak.

2. Zehaztu zein den ikaslerik onena (onena = azterketa bietan parte hartu du eta azterketa biren puntuak batuz, emaitza handiena lortu duena).

3. Zehaztu zein den ikaslerik txarrena (txarrena = azterketa bietan parte hartu du eta azterketa biren puntuak batuz, emaitza txikiena lortu duena).

4. Zehaztu zein den ikaslerik erregularrena (erregularra = azterketa bietan parte hartu du eta azterketa biren puntuen kendura kalkutuz, emaitza txikiena lortu duena).

5. Zehaztu zein den ikaslerik irregularrena (irregularra = azterketa bietan parte hartu du eta azterketa biren puntuen kendura kalkutuz, emaitza handiena lortu duena).

6. Azterketa bietan parte hartu dutenen artean, pantailaratu hobekuntza egin duten ikasleen izenak (hobekuntza = bigarren azterketan lehenengoan baino nota hobea lortzea).

7. Azterketa bietan parte hartu dutenen artean, pantailaratu hobekuntza egin ez duten ikasleen izenak (hobekuntza = bigarren azterketan lehenengoan baino nota hobea lortzea).

8. Bi azterketa egin dutenen artean batazbesteko aritmetikoa kalkulatu ondoren, zerrendatu azterketa bakarra egin dutenen artean, zeintzu ikasle diren batazbesteko hori baino nota hobea atera dutenak.

9. Bi azterketa egin dutenen artean batazbesteko aritmetikoa kalkulatu ondoren, zerrendatu azterketa bakarra egin dutenen artean, zeintzu ikasle diren batazbesteko hori baino nota okerragoa atera dutenak.

10. Azterketa bakarra egin dutenen artean batazbesteko aritmetikoa kalkulatu ondoren, zerrendatu azterketa biak egin dutenen artean, zeintzu ikasle diren batazbesteko hori baino nota hobea atera dutenak.

11. Azterketa bakarra egin dutenen artean batazbesteko aritmetikoa kalkulatu ondoren, zerrendatu azterketa biak egin dutenen artean, zeintzu ikasle diren batazbesteko hori baino nota okerragoa atera dutenak.

12. Bi fitxategien datuak noten arabera ordenatu.

13. Fitxategi berri bat sortu bi fitxategien datuak biltzen dituena.

14. Lehenengo azterketari dagokion fitxategitik abiatuta, bi fitxategi berri sortu, fitxategi berri batek izenak gordeko dituena eta besteak notak bilduko dituena.


Última modificación: miércoles, 17 de julio de 2013, 12:38