moduko integral definituaren kalkulurako Simpson-en erregela erabil daiteke. Simpson erregelak integralaren balioa lortzerakoan gutxi gorabeherako emaitza eskaintzen du, eta guk nahi dugun beste hurbil gaitezke integralak adierazten duen azaleraren egiazko baliora. Prozesua urrats hauetan datza:
  • (A,B) tartea n azpitartetan zatitzen da
  • n kopuru bikoitia delarik
  • tarte guztien zabalera berdina da
Ikusi irudia non tartearen zabalera H den, eta A=x0 eta B=xn
Orduan, integral definitua Simpson erregela bitartez lor daiteke:



PROGRAMA:

f(x) = 6x5 - 4x3 funtzioaren integral definituaren hurbilketa kalkulatzen duen programa idatzi behar duzu. A eta B mugak erabiltzaileak sartuko ditu teklatuaren bitartez, eta lehenengo hurbilketan (A, B) tarte hori bi azpitartetan zatituko da. Bigarrenean, lau zatitan, hurrengoan, zortzi, …

Horrela jarraituko du programak gehienez 14. hurbilketa egin arte edo honako baldintza hau bete arte non doitasuna erabiltzaileak emandakoa den:



Gutxienez, azpiprograma hauek erabiliko dira:

  1. x puntuan, f(x) baloratzen duen funtzioa
  2. Hurbilketa bakoitzean integralaren balioa kalkulatzen duen prozedura
Programa nagusian A, B eta doitasuna irakurri ondoren integralaraen azken hurbilketaren balioa pantailaratuko da. Hona hemen programa exekutagarria:

Last modified: Tuesday, 25 June 2013, 12:28 PM