RECORD
DEFINIZIOA RECORD edo erregistro datu-mota egituratua da. Erregistroak dituen elementuak eremuak deitzen dira eta datu-mota ezberdinak izan daitezke elkarrekiko, erregistroaren elementu kopurua finitua da eta eremu bakoitzaren atzipena identifikadore baten bitartez lortzen da. |
ESKEMA
|
DATU-MOTA SORTZEN Erregistro datu-mota bat deklaratzean, eremuak izendatzeko identifikadorea erabaki behar da eta eremu bakoitza zein datu-motatakoa izango den. Eskeman erakusten den rdIkaslea izeneko aldagai lortzeko, aurretik deklarazio hau egin beharko da: TYPE
DM_rdIkasle = RECORDVAR Ondorioz rdIkaslea eta rdIrakaslea aldagai biak datu-mota bera daukate oinarrian eta biak parekatzen dira goian erakutsi den eskemarekin. Erregistro aldagai baten datuak gordetzeko aldagaiaren identifikadorea eta eremuaren identifikadorea idatzi behar dira horien artean lokailu bat jarri beharra dago. Pascal lengoaiak identifikadoreen arteko banaketa burutzeko puntu bat darabil, horrelaxe: Puntua ken daiteke WITH klausula erabiltzen bada, aurreko aginduak honelaxe idatziko lirateke: WITH rdIkaslea DO |
ERAGIKETAK: IDATZI-IRAKURRI ETA ESLEIPENA Erregistro bat ezin daiteke ez irakurri ez idatzi, horregatik ondoko aginduak okerrak dira: Aurreko adibidearen erregistroaren eremuak idatz edo irakur daiteke, eta ondorioz agindu hauek zuzenak dira: Erregistro bati aplika dakioken eragiketa bakarra esleipena da, ondoko agindu hau zuzena da:
|
ERAGIKETAK: KONPARAKETAK Esan den bezala, erregistroek onartzen duten eragiketa bakarra asignazioa da. Hori dela eta, ezin daiteke erregistroen arteko konparaziorik egin. Horregatik erregistro bik informazio berdina gordetzen dutela frogatzeko eremuka lan egingo da. Konparaketa helburu horrekin, ErregistroBiBerdinakOteDiren izeneko adibidean, funtzio boolear bat garatu da. |
ERREGISTROAK ETA ARRAYAK Sarritan erregistroak eta arrayak elkarrekin konbinatzen dira. Esate baterako, jarraian erregistroen array bat deklaratzen da: TYPE
DM_rdIkasle = RECORDVAR
Datuak sartu eta eskema bat eginez: Datuak sartu ondoren, ikusi nola eskuratuko genukeen irudiko P hori. Honelaxe zehaztuko genuke:
|
ARRAYAK ERREGISTROETAN Erregistro baten eremu bat array bat izan daiteke. Esate baterako, jarraian array bat daukan erregistro bat deklaratzen da: TYPE
DM_asKateak = ARRAY [1..3] OF String[9] ;VAR
Datuak sartu eta eskema bat eginez: Datuak sartu ondoren, ikusi nola eskuratuko genukeen irudiko M hori. Honelaxe zehaztuko genuke:
|
ERREGISTROAK ERREGISTROETAN Erregistro baten eremu bat beste erregistro bat izan daiteke. Esate baterako, ikusi jarraian nola deklaratzen den DM_rdLangile erregistroa bere barnean DM_rdData erregistroa daukana: TYPE
DM_rdData = RECORDVAR
Datu-motaren eskema bat eginez: rdMekanikoa aldagaian datuak sartzeko bi bide ditugu. Puntu konektorea birritan erabili edo bestela WITH klausula erabili. Ondoko esleipenak zuzenak dira eta edozein modutan irudian erakusten den emaitza lortuko dugu: Puntu konektorea birritan erabiliz: rdMekanikoa.Izena := 'Alain' ; WITH rdMekanikoa, Jaioteguna DO |
PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA Erregistro bat datu-mota egituratua delako beti erreferentziaz pasatuko dugu azpiprogrametara. Horregatik, azpiprograma batean honela agertuko da jokamoldearen arabera:
|
ADIBIDEAK Hona hemen erregistroen zenbait programa:
|
Última modificación: martes, 6 de agosto de 2013, 14:23