1.- GAITASUNAK - KONPETENTZIAK

1.a Zehar Gaitasunak
Irakatsi behar diren edukiak ezagutu, berezitasun epistemologikoa eta espezifikotasun didaktikoak ulertuz, eta, arloen epistemologikoen paradigman, hezkuntza mailara egokitutako ezaguera disziplinar, zehar eta multidisziplinar egokiak era integratuan erabiliz, irakaskuntza antolatzeko gaitasuna izan.
Sortzaileak izan eta erabaki arrazoituak hartu.
Ingurumenarekiko eta ingurumen gaiekiko sentikortasuna izan.

1.b Titulazioaren profilari egokitutako gaitasun orokorrak

Natur Zientziak eta bere didaktika, eta elkarren arteko erlazioak ezagutu.
Natur Zientzien irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak diseinatu, planifikatu eta ebaluatu.
Eskola curriculumean dauden eduki zientifiko eta kultural ezberdinen testuen irakurketa eta testuen iruzkin kritikoak egitea bultzatu.
Etorkizun jasangarria lortzeko norbanako eta talde mailako ardura baloratu.
Informazioa eta komunikazioaren teknologien erabilera geletan ezagutu eta aplikatu.

1.c Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak.

1. Natur Zientzien ikuspegitik ingurunearen Ezagueraren Lehen Heziketako O.C.D.-a (currículo berria) analizatu, baloratu eta aplikatu.

2. Zientziaren izaera, metodologia eta zientzia- teknologia- gizartea erlazioak aztertu eta era koherentean aplikatu gelako jardueren diseinuan.

3. Lehen heziketan Natur Zientzien irakaskuntza / ikaskuntzarako sekuentzia didaktikoak diseinatu eredu eraikitzailea aplikatuz, metodología egokiak eta anitzak erabiliz eta ikasleen aurre ideiak kontutan izanik.

4. Esperimentazio-zientzien eta horren irakaskuntza eta ikaskuntzaren gaineko bibliografia taldean bilatzea eta erabiltzea, jarrera parte-hartzailea erakutsiz eta beste pertsonen ideiak eta iritziak errespetatuz

Azken aldaketa: ostirala, 2013(e)ko maiatzaren 3(e)an, 17:37(e)tan