NATURA ZIENTZIAK LEHEN MAILAKO IKASGELAN: I ATALA. NATURA ZIENTZIEN IRAKASKUNTZA ETA IKASKUNTZA

TITULAZIOA: LEHEN HEZKUNTZA GRADUA

4 KREDITO (9 KREDITU DITUEN IRAKASGAIAREN II ATALA)

3. IKASTURTEA

MATEMATIKA ETA ZIENTZIA ESPERIMENTALEN DIDAKTIKA SAILA

Irakasgai honek bi atal ditu. Irakasgai hau 3. ikasturteko irakasgaiaren bigarren atalari buruzkoa da. Tituluan lehen atala agertu arren berez irakasgaiaren programa ofizialaren 2. atalari buruzkoa da.

Irakasgaiak bi atal izango ditu. I atalean natur zientzietako edukiak garatuko dira (fisika, kimika eta teknologia nagusiki). Atal honetarako ikasgelako ordu kopurua hau izango da: 18 ordu magistral egongo dira, 12 ordu gelako praktikak egiteko eta laborategiko 20 ordu. Guztira 50 ordu izango dira.

OCWko irakasgai hau Bigarren alari buruzkoa da. Atal honetan Natura Zientzien Didaktikako edukiak garatuko dira. 40 ordu izango ditu: 18 ordu magistral eta 22 gelako praktika ordu egongo dira. Klasean lana egin beharko da eta lanak jasoko dira. Astean ordubeteko bi saio izango dira, bata Natur Zientziei buruz eta bestea natur zientzien didaktikari buruz (Lehen astetik hasita 18 aste 1-18), gelako praktikak 17 aste izango dira (2-18) eta laborategiko praktikak 10 aste (azaroaren erdialdetik otsailaren 25a arte -practicuma hasi arte). Gelako praktikak natur zientzien didaktikakoak izango dira (hirutik bi) eta Natur Zientzietakoak (hirutik bat).

Laborategiko praktikak eta aurkezpenak derrigorrezkoak dira eta ikasle guztien egin behar dituzte. Ikasle guztiek azterketa idatzia, lan hauen txosten idatzia, lan audiobisualak eta aurkezpenak egin behar dituzte.

Bai asteroko lantxoak bai azken lana hirunaka egin behar dira eta gaiak ezin dira errepikatu: Landareen elikadura, landareen sailkapena, landareen ugalketa, arnas aparatua, iraitz aparatua eta azala, ugaztunak, arrainak, ornogabeak, zirkulazio aparatua, elikagaiak, airearen ezaugarriak, meteorologia, indarra eta mugimendua, makinak eta aparatuak, digeri aparatua, uraren ezaugarriak, beroa eta tenperatura, argiaren hedapena...

Laborategiko praktikak gai hauetan kokatuko dira: Sistema Materialak eta Banantze Metodoak, Erreakzio Kimikoak, Sustantzien ezaugarri bereziak, Dentsitatea, Energia Mekanikoa, Argia, Soinua, Zirkuitu elektrikoak, Magnetismoa, Teknologia (indarrak eta makinak). Laborategiko orduetan eta gelako praktiketan egingo dira.

OCWko irakasgai honetan Lehen Hezkuntzako ziklo ezberdinetarako Natur Zientzietako sekuentzia didaktikoak elaboratu behar dira eta Natur Zientzien Didaktikako funtsezko edukiak landuko dira.

Última modificación: miércoles, 5 de diciembre de 2012, 13:59