Ikerkuntzarako aplikazioak
Kurtso honen helburua honako hau da: ikasleak proposatzen diren tekninak erreproduzitzeko gai izatea, eta hauek mikrobiologiaren arloko ikerkuntzan duten erabilera ulertzea.
Horretarako biologia molekularrean ohikoak diren tekniken protokoloak azalduko ditugu; 1. Bakterio patogenoen DNAren erauzketa, 2. Bakterioen DNA bistaratzea agarosa-gel elektroforesiaren bidez, 3. Birulentzia-geneen anplifikazioa polimerasaren kate-erreakzioaren bidez (PCR), 4. Elektroforesia eremu pultsatuetan (PFGE) bakterio patogenoen tipaketa genetikorako, eta 5. Birulentzia-geneen detekzioa DNA-zunda hibridazioaren bidez.
Protokoloak ikusi ondoren ikasleak aukeratuko du praktikan jarriko duen teknika edo teknikak, eta azpiegitura eta materialak prestatu ostean protokoloa jarraituko du teknikaren bideoaren laguntzarekin. Teknika hainbat aldiz errepikatu egin beharko du harik eta emaitzak fidagarriak diren arte.