Kalkulurako tresna: SCILAB
KALKULURAKO TRESNA EDO SOFTWAREA AUKERATZEN
Algoritmoak kalkulurako tresna ezberdinen bidez ebatzi daitezkeenez, ikasleak berak tresnarik egokiena edo gustukoena (EXCEL, MATLAB, FORTRAN, BASIC,C ...) aukera dezake. Zenbakizko kalkuluan, matematikoki konplexuak diren problemak ebazteko softwareen laguntzaz baliatzen garenean, programatzen jakin behar da, gure algoritmoak idazteko eta exekutatzeko, edota softwareak berak dituen algoritmoak gure problemen ebazpenean erabiltzeko. Nire proposamena SCILAB programa erabiltzea da, programaziorako beste software batzuekiko dituen abantailak kontutan hartuta eta software askea dela ere aintzat hartuz:
- Goi mailako programazio-lengoaien artean samurrena da, idazteko nahiz irakurtzeko, batez ere, bektore eta matrizeen erabilera errazagoa eta eraginkorragoa delako
- Problema errazak programak idatzi gabe ebatz daitezke eta aldi berean problema konplexuak programazio lengoaia erabiliz ebatz daitezke.
- Zenbaki oso, erreal eta konplexuen arteko jarraitasuna.
- Zenbakien zehaztasuna handiagoa da.
- Algoritmo liburutegi zabala du.
- Emaitzen interpretaziorako irudiak egiteko aukera zabala modu samurrean.
- Programaziorako beste lengoaia askorekin lotzeko ahalmena.
Nahiz eta lengoaia tradizional (FORTRAN, C) baino mantsoagoa izan,
abantaila guzti hauek direla eta, bai zientzia arloan bai industria
arloan, bere erabilera geroz eta zabalagoa da. Gaur egun zientzia eta
ingeniaritza munduan erabilera handia duen MATLAB-en oso antzerakoa da.
Web orrian bata eta bestearen arteko desberdintasunei buruzko gida
aurki dezakezue.
Nola lortu SCILAB? http://www.scilab.org/
SCILAB erabiltzen ikasteko
eskuliburua? http://www.scilab.org/publications/SCISPANISH/Intro_Spanish.pdf
Esan bezala, ESCILAB ETA MATLAB oso antzekoak dira. Emango ditugun adibideak Matlab-en inplementatu nahi bada, aldaketa txikiak egin behar dira. Aldaketa hori egiteko laguntza: http://www.scilab.org/product/dic-mat-sci/SCI2M.htm