Baliabideen deskribapena
TELEKOMUNIKAZIO SARE ETA ZERBITZUAK irakasgairako garatutako material didaktikoa, ondoko bildumez osatua dago:
-
APUNTEAK: Irakasgaiko gaien testu garatuetako dokumentuak. Gai bakoitzeko dokumenturako sarbidea, Ikasteko Materialak estekan topatuko duzu.
-
AURKEZPENAK: Irakasgaiko gaien aurkezpenerako dokumentuak. Klaseak emateko zein testu apunteetan ikasitakoa osatzeko, argitzeko eta oinarrizko ideiak finkatzeko dokumentuak. Gai bakoitzeko dokumenturako sarbidea, Bestelako Baliabideak estekan topatuko duzu.
-
ARIKETAK: Oinarrizko kontzeptuen aplikazio praktikoa lantzeko ariketa ebatziak. Gai bakoitzeko dokumenturako sarbidea, Praktikak eta Ariketak estekan topatuko duzu.
-
AUTOEBALUAZIO TESTAK: Azterketako teoria testen adibide galderak; .odp fitxategia izanik, aurkezpen modura exekutatzean autoebaluazio modura erabili daiteke, adierazitako puntuazioa jarraituz. Hauek, Autoebaluazio Prozedurak estekan topatuko dituzu.
-
AUTOEBALUAZIO ARIKETAK: Azterketetako ariketa esanguratsuak, ebatziak. Autoebaluazio modura egokiro erabiltzeko, ebazpena begiratu gabe ebatzi behar dira; dokumentuko ebazpenean atal bakoitzeko puntuazio zehatza adierazten denez, ikasleak konparazioz bere ebazpena zuzendu eta ebaluatu dezake. Hauek ere, Autoebaluazio Prozedurak estekan.