Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

Autoebaluazio prozedurak

TELEKOMUNIKAZIO SARE ETA ZERBITZUAK irakasgaia menperatzen dela egiaztatzeko, azterketetan alderdi teorikoa eta aplikazio praktikoa neurtzen dira. Alderdi horien autoebaluazioa egiteko, bi dokumentu ezberdin prestatu dira:

 

AUTOEBALUAZIO TESTAK: Hauen bitartez, irakasgaiaren ezagutza teorikoaren maila neurtzen dugu. Horretarako,  AUTOEBALUAZIO TESTAK izeneko .odp fitxategia prestatu da.  LibreOffice Suite-arekin aurkezpen modura exekutatuta, autoebaluazio modura erabili daiteke.

Autoebaluazioan lortutako puntuazioa jakiteko egin beharreko bakarra, zuzen erantzundako galdera bakoitza +1 modura eta oker erantzundakoak berria, -0,5 modura gehitzea da.

 

 

 AUTOEBALUAZIO ARIKETAK: Ariketa praktikoekin berriz, irakasgaiaren aplikazio praktikoaren menperatzea lortzen da. Honetarako, AUTOEBALUAZIO ARIKETAK bilduma duzu. Bertan, azterketetan jarri izan diren ariketa esanguratsuak eta haien ebazpenak bildu dira. Autoebaluazio modura egokiro erabiltzeko, ebazpena begiratu gabe ebatzi behar dira; dokumentuko ebazpenean atal bakoitzeko puntuazio zehatza adierazten denez, ikasleak konparazioz bere ebazpena zuzendu eta ebaluatu dezake.