Irakasleak
Manuel Benitok Euskal Herriko Unibertsitateko
Matematiketako lizentzia lortu zuen 1976an; Urrutiko Hezkuntzarako
Unibertsitate Nazionaleko Psikologiako lizentzia, 1984an; eta Euskal
Herriko Unibertsitateko doktoretza, 1993an. Euskal Herriko
Unibertsitateko Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnostiko Metodoen Saileko
irakasle laguntzailea da. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko
Campus Birtualeko zuzendari laguntzailea ere bada. Batez ere,
irakasleak IKTen erabileran prestatzeko metodologia, ikerketarako
metodologia, hezkuntza-ebaluazioa eta ikasgeletan egindako ebaluazioa
ditu aztergai.
e-posta: manuel.benito@ehu.es
Jesus Romok Industria Ingeniaritzako titulua lortu
zuen 1986an; eta Ingeniaritzako Doktoretza, 1996an. Euskal Herriko
Unibertsitateko Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako Saileko irakasle
laguntzailea da. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko Campus
Birtualeko zuzendaria ere bada. Honako hauexek ditu aztergai:
Ikaskuntzarako Ingurune Birtualen (IIBen) zabalkundea
funtzionaltasunaren mashupen (web aplikazio hibridoen)
bitartez eta ikaskuntza-objektuen berrerabilpenaren hobekuntza.
e-posta: jesus.romo@ehu.es
Oskar Casquerok Euskal Herriko Unibertsitateko
Telekomunikazio Ingeniaritzako titulua lortu zuen 2003. urtean. Euskal
Herriko Unibertsitateko Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako Saileko
irakasle laguntzailea da. Lehenago, unibertsitate bererako IIB
(Ikaskuntzarako Ingurune Birtuala) diseinatu eta garatu egin du
sistemen analista moduan. Doktoretza egiten ari da Ikaskuntzarako
Banan-banako Inguruneetan (IBIetan).
web orria: http://ekasifiles.ehu.es/web/oskarcasquero/web
e-posta: oskar.casquero@ehu.es
Javier Portillok Euskal Herriko Unibertsitateko
Telekomunikazio Ingeniaritzako titulua lortu zuen 1997an; eta
Ingeniaritzako Doktoretza, 2004an. Euskal Herriko Unibertsitateko
Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako Saileko irakasle laguntzailea
da. Bere doktoretzako tesirako, Unean Bertako Kontrol Sistema Banatuak
ikertu bazituen ere, gaur egun IBIak (Ikaskuntzarako Banan-banako
Inguruneak) eta ikaskuntza-baliabideetarako autore-tresnak ditu
ikergai.
web orria: http://www.ehu.es/javier.portillo
e-posta: javier.portillo@ehu.es