Irakaskuntza Gida
Zer ikasiko den
Web 2.0 praktikoa: Sare Sozialerako hastapen ikastaroa ondo bereizitako bi bloketan banatzen da.
Lehenengo blokean (1 eta
2 gaiak) web 2.0rako sarrera egingo da eta web zerbitzu batzuk
berrikusiko dira, ikasleak aurreikusitako gaitasunak lor ditzan
oinarrizko direnak.
Bigarren blokean (3, 4 eta 5 gaiak) sare sozialak zer diren aztertzen
da; bereziki, internet bidezko sare sozialak. Bloke honetan 3 eta 4.
gaiak dira garrantzitsuenak, 5. gaia aurrekoen hedapen bat
da.
Nola ikasiko den
Web 2.0 praktika: Sare
Sozialak ikastaroa ?eginez ikasi?
lelopean planteatu da eta, beraz, ezagutzak lortuko dira lanak betez
eta eginez (banakako lanak eta taldeko lanak).
Horretarako, 6/7/8
ikasleko xx talde sortu dira, horiek beren artean
koordinatu beharko dutelarik. Taldea ondo joateko eta kohesionatuta
egoteko, garrantzitsua da talde bakoitzeko ikasleek taldekideekin
harremanetan jartzea, lehenbailehen talde bateratu eta eraginkor bat
lortzeko. Hau oso garrantzitsua da: gogoratu errendimendua taldean eta
taldearentzat egindako lanaren kalitatearen arabera dagoela neurri
handi batean. Horregatik, parte-hartzaile guztiak animatzen ditugu
beren baliabide eta dedikazio guztiarekin laguntzera, taldeek agindu
zaizkien zereginak betetzen, taldekideei laguntzen, taldearen kohesioa
eta garapena ahalbidetzen eta, orokorrean, guztiontzat eta taldekide
bakoitzarentzat esperientzia probetxugarria izan dadin lagundu dezakeen
guztian.
Nola ebaluatuko den
Unibertsitate baten ohiko irakaskuntzan, Web 2.0 praktika: Sare Sozialak ikastaroaren ebaluazioa modu jarraian egiten da eta, hortaz, amaieran ez dago azterketa finalik. Adierazi izan den bezala, ezagupideak lanaren bitartez lortu dira eta haien ebaluaziotik ikaslearen kalifikazioa aterako da. Gogoratu puntuazio finalaren parte garrantzitsu bat lortzen dela taldean ondo lan egiteagatik eta partaidetza aktibo, kolaboratibo eta positibo batengatik.
· Epaiketarako elementuak
Hauek izango dira lanak baloratzeko erabiliko diren epaiketa elementu orokorrak eta jarduerei lotutako ekarpenak:
Jardueren edukia zuzen gauzatzea.
Behar bezala oinarritzea balorazioak, epaiketak?
Egiten diren emateen dokumentazio egokia.
· Jarrera positiboa eta parte-hartzailea
· Taldean lan egitea eta, bereziki, taldekideei jardueretan emandako kolaborazio eta laguntza.
· Baliabideak era berritzaile batean erabili eta aplikatzea
· Originaltasuna: jardueretarako aukeratutako gaietan, aurkezpenetan, egindako lanetan, etab.
· Gela birtuala eta irakasleekiko harremana
· Agindutako lanak emateko epeak betetzea.
Gomendatzen dugu Web 2.0 praktika: Sare Sozialak ikastaroa, oinarrian, horretarako gela birtuala erabiliz garatzea. Horrek ez du esan nahi beste web ingurune batzuk erabili ezin direnik; jarduerak hala behar duenean, ingurune horiek zehaztu ahal izango dira.
Ikasleen jarraipena
Material hauek prestakuntza instituzionalerako jarduera batean erabiliko badira, komeni da irakasleek jarraipen bat egitea ikasleak ikasturteko helburuei dagokienez izandako aurrerapena neurtze aldera, programatutako zereginak zuzenduz eta, horrez gain, web ingurune ezberdinek erabiltzaileen jarduera jarraitzeko eskaintzen dituzten funtzionaltasunak erabiliz.
Komeni
da talde bakoitzak irakasgai honi buruzko blog bat egin eta mantentzea,
ikastaroaren egunkari modukoa izan dezan (ikastaroan egindakoaren
hausnarketa eta laburpen bat egiteko balio du eta bertako informazioa
irakasleentzat interesgarria izan daiteke beste bitarteko batzutatik
lortutako jarraipen datuak erkatzeko). 5. Jardueran
blogekin lan egitea gomendatzen da.
Blogak egitean ohitura onak izan daitezkeenak argitze aldera, komeni
da:
1.- Era kolaboratiboan mantentzea; hau da: taldeko kide guztien artean
2.- Eduki, aurkezpen eta
formatu erakargarri batzuez hornitzea
3.- Maiztasunez eguneratzea; komeni da taldeko kide bakoitzak astean behin behintza sartzea.
4.- Taldearentzat
interesgarri diren eta sarrerak koherentziaz antolatuko dituzten lerro
edo ardatzak ezartzea.
5.- Aberastea
(argazkiak, estekak, etiketak, bideoak?).
Gaiak eta egutegia
Gaia |
Hasiera eta Amaiera |
Web 2.0 |
3 aste |
Web 2.0-aren oinarrizko tresnak |
4 aste |
Sare sozialak Interneten |
3 aste |
Interneteko Sare Sozialen adibideak |
3 aste |
Sare Sozialei buruz gehiago jakiteko |
2 aste |
Jardueren plangintza
Erantsitako laukian ikus daitekeen bezala, jarduerak banatuta dauden moduan etenik gabeko jarduera bat mantendu daiteke ikasturtean zehar. Horren helburua da ikasleek pixkanaka ikastea bermatzea. Horregatik, garrantzitsua da proposatzen diren jarduerak burutzen inplikatzea eta konprometitzea.
Jarduera batzuk derrigorrezkoak dita eta beste batzuk osagarriak. Osagarrien artean, 10. Jarduera nabarmentzekoa da bereziki: sare sozial bat eraikitzea, bertan gomendatzen den software soziala erabiliz.