Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Web 2.0: Sare Sozialak, [2008/12][Eus]


Ikastaroaren irudia

Web 2.0: Sare Sozialak

 

Irakasleak:

Manuel Benito, Ph.D.

Jesus Romo, Ph.D.

Javier Portillo, Ph.D.

Oskar Casquero, BS.


Erakundea:     UPV/EHU

 

IKASTAROAREN DESKRIBAPENA

Web 2.0: Sare Sozialak izeneko ikastaro honek bere osagarria du Web 2.0: Tresnak eta Baliabideak ikastaroan eta biek G9k (Grupo 9 de Universidades) eskaintzen duen aukera askeko irakasgaien eskaintzaren parte bat osatzen dute. Ikastaroaren helburua da web 2.0 izeneko (Dale Dougherty, Craig Cline eta Tim O´Reilly, 2004) fenomenora hurbiltzea. Batzuen ustez, sare sozialak web 2.0ren ezaugarriak hobekien islatzen duten elementuak dira (T O?Reilly, Dion Hinchcliffe) eta beste batzuen ustez, benetako web-aren berpizkundea dira (Sir Tim Berners-Lee). Ikastaroak aipatutako bi errealitateak hartzen ditu, hau da, ?web 2.0? eta ?sare sozialak?, ondo bereizitako hiru ataletan egituratzen delarik:

    1. lehenengoa, web 2.0 zer den argi eta garbi azaltzeari buruzkoa;
    2. bigarrena, web 2.0ren tresna nagusiak berrikustearen gainekoa; eta
    3. hirugarren bat, sare sozialen azterketa eta analisiari buruzkoa.

Ez da aurretiko ezagutza zehatzik behar, sarean (internet) mugitzeko beharrezko trebetasunak salbu, ikasteko gogoa eta orden eta diziplinaz ikasteko konpromisoa. Baldintza horiek, batera, erakutsi digu, praktikan, aurreikusten ditugun ikasketetarako indarra eta egokitasuna. Alde horretatik, nabarmendu behar da ikastaroaren bidez nahi dela:

Ikasgaietako bat sare sozialak direnez, ikastarorako proposatutako metodologia interaktiboa da eta funtzionamendua lan taldeetan oinarritzen da, sare sozialen jatorritzat hartzen direnak. Horretarako, jarduera multzo bat proposatzen da, ikasleek ikastaroan berrikusten diren gai ezberdinak ezagutu eta sakondu ditzaten, aldi berean banakako eta taldeko lana eginez. Modu horretara ikasketa iraunkorrak eta, batez ere, esanguratsuak lortzen dira, ikasleei ezagutza propioak eraikitzeko eta haien berezitasunetara egokitzeko aukera ematen baitiete.

Ez da aurretiko ezagutza zehatzik behar, sarean (internet) mugitzeko beharrezko trebetasunak salbu, ikasteko gogoa eta orden eta diziplinaz ikasteko konpromisoa. Baldintza horiek, batera, erakutsi digu, praktikan, aurreikusten ditugun ikasketetarako indarra eta egokitasuna. Alde horretatik, nabarmendu behar da ikastaroaren bidez nahi dela:
    • Web 2.0 eta sare sozialak zer diren azaltzea.
    • Sareko ikasketa sustatzea, banaka zein taldetan konpartitu eta eraikitakoa.
    • Web 2.0 eta sare sozialen gaineko ikuspegi kritikoa garatzea.

       

Helburu horiei dagokienez, ikastaroak gaitasun eta ezagutza hauek garatzen lagunduko du:
    • Taldean lan egitea, banakako lanarekin uztartuz, nola batean hala bestean lanaren eta zereginen gaineko erantzukizuna hartuz. 
    • Web 2.0ren tresnak maneiatzea: blogak, wikiak, calendar, igoogle, etab.
    • Sare sozial baten osagarri nagusiak ezagutu eta sare sozial bat eraikitzea.
    • Autonomoa izatea erabakiak hartzerakoan eta lana antolatzerakoan.
    • Informazioa ikuspegi zabal batetatik baloratzea, landutako gaiei buruzko ezagutza kritikoa eraikiz. 

       

Ezkerreko menuan, informazio zehatzagoa ikus daiteke: ikastaroaren antolakuntza, jarduerak?

Cite/attribute Resource. Larrea, D. R., Angulo, M. M. (2009, January 12). Bioética. Retrieved March 29, 2010, from eduCommons Web site: http://ocw.ehu.es/ciencias-de-la-salud/bioetica. Esta obra se publica bajo una licencia Creative Commons License. Creative Commons License