9. ariketa: sare sozialak II
9. ariketa:sare sozialak II
Zertarako
Gai honetan 3K-en eremuan arituko gara, sare sozialen euskarri diren tresna informatikoak hiru eremu horietan aritzen batitira (3K izenez ezagunak):
- Komunikazioa (ezagutzak trukatzen laguntzen gaitu), esaterako: blog bitartez osatutako komunitateak
- Komunitatea (komunitateak bilatzen eta txertatzen laguntzen gaitu), esaterako: Friendester, Orkur
- Lankidetza (batera lan egiten laguntzen gaituzte), esaterako: wikiak. Horren adibide dira wikipedia, wikibros edo wikiversidad, wikiak lankidetza tresna gisa erabiltzen baitira.
Zer egin behar da
Azpi-atazetan banatutako ariketa:
1. Azpi-ataza Talde bakoitzak (hau da, kideetako bakoitzak) bere garaian adieraziko zaion sare sozial batean alta eman behar du; sare horretara eta eskaintzen dituen baliabideetan trebatuko da.
Sare sozial motari dagokionez, azken bi kategoriekin arituko gara: komunitateak eta lankidetza, lehenengoa blog moduko tresnetan oinarritzen delako, horiek pratikatu dira jada eta 15. ariketan sakonean lantzen dira.
2. Azpi-ataza Taldeko kideetako bakoitzak kontatktuen zerrendan 5 pertsona gehiago sartu beharko ditu; taldekideen artean zerrenda bat egin beharko dute ezarritako kontaktu guztiekin. Zerrenda horretan, kontaktu bakoitzarekin batera, posta helbidea eta profila egon beharko da.
3. Azpi-ataza Izandako esperientzia ikusita, taldeak ezatabaidatuko du (blog baten bitartez- Blogger gomendatzen da) gai hauen inguruan:
· Aztertutako sareak eskaintzen dituen aukerak
· Horren ezaugarriak
· Abantailak eta desabantailak
· Bertan parte hartzeko zuhurtziak/arretak/gomendioak
· Erabileran eta tratatzeko eran sor litezkeen gatazkak.
4. Azpi-atazaAurkezpen bat egingo dute 6 slidekin, aurreko zerrenda bakoitzeko bat eta beste bat izenburua, taldea eta partaideen izena jartzeko. Aurkezpena erabilitako blogera igoko da xxxxxxxxxxx@xxxxx irakasleari egindako lanaren berri emango zaio.
Proposatutako atazen ezaugarriak
Taldekoa
Derrigorrezkoa (1. eta 2. azpi-atazak) eta aukerakoa (3. azpi-ataza) Ataza burutzeko gehienez kalkulatutako denbora (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, foroan parte-hartzea? barne): 35 ordu
[ itzuli]