7. ariketa: gehitzailea
7. ariketa:gehitzailea
Zertarako
Sindikazioa (ikusi RSS in Plain English) eragiketa erabakigarria izan da eta da, Web 2.0ren garapenean eta gomendatutako irakurgaietan dagoeneko aipatu da.
Sindikazioa bi kontzeptutan oinarritzen da; feed-ak sortzen dituela eta feed horiek irakurtzeko gai den programa.
Zer egin behar da
Ariketa honetan, Google-n Reader zerbitzua erabiliko da (http://www.google.com/reader/) programa gehitzaile gisa. Sindikazio kanalen harpidetzak kudeatzen ditu horrek.
Ikasleak ezagutu eta erabili behar dituen Reader gehitzailearen elementu giltzarriak:
- Harpidetza gehitzea
- Harpidetzak kudeatzea
iGoogle (http://www.google.com/ig) hasiera orri bat da eta gehitzaile gisa ere funtziona dezake, sindikazio kanal batetatik datozen hazpidetzak ere bistaratu ditzakeelako. Hasiera orri batek, gainera, beste objektu asko hartzen ditu bere baitan.
Hasiera orriei buruz ikasleak jakin beharreko kontzeptu giltzarriak:
- Informazioa fitxetan banatzea.
- Fitxa berria gehitzea
- Fitxa bat konpartitzea
- Objektu berria gehitzea (gadget-a iGoogle-ren arabera):
-
- Bere blogan izena eman eta nobedadeak bistaratzea
- Bere taldearen wikian izena eman eta nobedadeak bistaratzea
- Besteen egutegiak txertatzea
- Posta kontu bat baino gehiagoko mezuak bistaratzea
- Laster-marken edo faboritoen zerrenda (bookmark-ak)
Zer eta nola entregatu behar da
Ikasleak 7. jarduerari erantzungo dio, iGoogle hasiera orriko fitxategietako bat xxxxxx irakaslearekin (email: xxxxxxxxx@ccccc) konpartitzeko.
Ikasle bakoitzaren lanak bereizi ahal izateko, garrantzitsua da konpartitu beharreko fitxategia identifikatiboa izatea. Horretarako, fitxategiaren izena ikaslearen GMaileko posta elektronikoa izango da. Ikusi adibideko irudia, demagun konpartitu beharreko fitxategia Jon Urizar ikaslearena dela:
Jarduera hau planteatzen bada, ikasgela birtual bat duen Unibertsitatearen ohiko irakaskuntzaren barnean: Moodle (edo antzekoa) ikasgela birtualean emandako erantzunaren erregistroa egon dadin, beharrezkoa da dagokion edizio kutxan testu bat idatzi behar da (esaterako: iGoogle fitxategia irakaslearekin konpartitu zen eguna adieraztea).
Proposatutako zereginen ezaugarriak Banakakoa.
Derrigorrezkoa. Ataza burutzeko gehienez kalkulatutako denbora (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, foroan parte-hartzea? barne): 15 ordu
[ itzuli]