Cambiar a contenido.
Secciones
Herramientas Personales

6. ariketa: web egutegia

6. ariketa:web egutegia

Zertarako

Gertaeren kudeaketa funtsezko elementua da, taldean lan egiterakoan: web orriaren bidez agendak eta egutegiak konpartituz errazagoa da proiektuei ekitea eta edozein motatako lanak egitea.

Zer egin behar da

Egutegiak eta agendak kudeatzeko hainbat web zerbitzu daude. Ariketa honetan, Google-n Calendar zerbitzuarekin lan egingo da. GMailetik doan sar daiteke bertara.

Ikasle batek ezagutu eta erabiltzen jakin beharreko egutegiko kontzeptu giltzarriak:

  • Sarrerak sortzea
  • Egutegi berri bat sortzea
  • Egutegi publiko bat eranstea (esaterako, CVC-G9 egutegia)
  • Egutegiak kudeatzea:
    • Egutegia web orri batean jartzea
    • Egutegiaren helbideak
  • Egutegiak konpartitzea eta haiek gertaera motarekin duten lotura:
    • Gertaera Pribatua
    • Gertaera Publikoa

Zer eta nola entregatu behar da

Ikasleak 6. jarduerari erantzungo dio, fitxategi bat bidaliz. Fitxategian, egutegi publikoaren izena eta Internet helbidea adieraziko dira.

Aukerakoa da ikaslearentzat irakasgaiko blogean sarrera bat sortzea.  Hor egutegiaren HTML kodea txertatuko litzateke.

Proposatutako atazen ezaugarriak

Taldekoa eta banakakoa.

Derrigorrezkoa. Ataza burutzeko gehienez kalkulatutako denbora (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, foroan parte-hartzea? barne): 15 ordu

[ itzuli]