Cambiar a contenido.
Secciones
Herramientas Personales

5. ariketa: bloga

5. ariketa:bloga

Zertarako

Blog edo bitakorak Web 1.0tik Web 2.0ra izandako eboluzioaren punta-puntan egon dira, Interneteko banakakoen partaidetza aktiboari dagokionez (ikus Blogs in Plain English). Blogger (http://www.blogger.com/) Google-k erabiltzen duen blog sistema da eta bertara zuzenean sar daiteke GMail lan ingurutik.

Zer egin behar da

5. ariketa taldean nahiz banaka egitekoa da.

Ariketa honetan, ikasleak blog bati alta emango dio. Gainera, ikasle taldeak blog bat sortuko du eta bloga, lehen azaldu bezala, ikastaroaren memoria moduan erabil daiteke; ikasle taldeko kide bakoitzak irakasgaian ezarritako helburuak betetzeko egin dituen aurrerapenak jasoko dira bertan.

Ikasle batek ezagutu eta erabiltzen jakin beharreko blogaren kontzeptu giltzarriak:

  • Orriaren plantilla eta elementuak diseinatzea
  • Sarrerak sortzea:
    • Etiketak kudeatzea
    • Iruzkinak kudeatzea
  • Blogaren oinarrizko konfigurazioa
  • Baimenen politika bai blogaren egileentzat bai irakurleentzat.

Zer entregatu behar da eta nola

Ariketa hau ebaluatzeko, banakako blog bakoitzak izan behar du:

  • Gutxienez hiru sarrera etiketekin
  • Blogaren goiburuaren diseinua
  • Erabiltzaile profila editatzea
  • Blog orriaren elementuak:
    • Esteka blokea
    • Etiketa blokea
    • RSS blokea
    • Etiketa hodeia (aukeran)

Jarduera hau planteatzen bada, ikasgela birtual bat duen Unibertsitatearen ohiko irakaskuntzaren barnean: ikasleak irakasleei jakinaraziko dizkie bere blogaren eta taldeko blogaren helbideak. Horretarako, jarduera honi erantzungo zaio, lehen aipatutako bi helbideak dituen fitxategi bat bidaliz. Fitxategia entregatzeaz hitz egiten dugunean, irakasle taldeak esan nahi du ikasleak Moodle plataforman (edo antzekoren batean) erantsiko duela fitxategia. Horrek esan nahi du ez direla kontuan hartuko irakasleen posta elektronikora bidalitakoak.

Proposatutako atazen ezaugarriak

Taldekoa eta banakakoa Derrigorrezkoa. Ataza burutzeko gehienez kalkulatutako denbora (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, foroan parte-hartzea? barne): 15ordu

 

[ itzuli]