4. ariketa: wikia
4. ariketa:wikia
Zertarako
Wikiak eta blogak Web 2.0ren tresnarik garrantzitsuenak dira eta talde lanak egiteko balio dute.
Banakako jarduera da, baina ikaslearen taldeari eragiten dio. Ariketa hau egiteko, taldeak barne antolamendua behar du, baina ez gehiegi:
Zer egin behar da
4. ariketa egin ondoren, ikasle taldeak wiki bat izango du eta, horri esker, garatu beharreko lanak elkarlanean gauzatzea errazagoa izango zaie (ikus Wikis in Plain English). Wikispaces (http://www.wikispaces.com/) zerbitzuak, doako bertsioan, wiki sistema arin eta eraginkorra eskaintzen du. 4. ariketaren azpi-atazak:
- Ikasgela birtualeko lehen taldea adibide gisa hartuta, taldeko kideetako batek (dei deizaiogun 0Ikaslea) wiki bat sortuko du izen honekin: web20-rd ?01taldea (bigarren taldeari izen berbera dagokio, baina 02 amaituta, eta horrela besteak ere ). Wiki bat sortzean sistemak posta kontu bat eskatuko du. Horretarako, 3. ariketan sortutako GMail kontua erabiliko da. Ondorioz, sortutako wikia Wikispaces-en egongo da eta lehen talde horren helbidea hau izango da: http://web20-rd-grupo01.wikispaces.com/ (kontuz izenarekin, Web 2.0 praktika: Tresnak eta Baliabideak irakasgaiko ikasleekin nahasterik egon ez dadin, haiek ere antzeko jarduera bat egin behar baitute)
- Taldeko beste kideak beren ikaskideak sortutako wikian sartuko dira.
- Wikia sortu zuen ikasleak, 0Ikasleak, ikaskideei antolatzaile (Organizers) rola emango die
- Dagoeneko wikiaren kide diren taldekideetako lauk irakasgaiko irakasleak gobidatuko dituzte, modu honetara:
o 2Ikasleak 1Irakaslea gonbidatzen du (emaila: xxxxxxxxxxx1@xxxxx)
o 3Ikasleak 2Irakaslea gonbidatzen du (emaila: xxxxxxxxxxx2@xxxxx)
o 4Ikasleak 3Irakaslea gonbidatzen du (emaila: xxxxxxxxxxx3@xxxxx)
o 2Ikasleak 1Irakaslea gonbidatzen du (emaila: xxxxxxxxxxx4@xxxxx)
Amaitzeko. Aurreko ikasleetako bat ez den beste ikasle batek, 6Ikasleak, irakasleei antolatzaile (Organizers) rola emango die. Wiki espazioa lortu eta egituratu ondoren eta ariketa amaitutzat eman aurretik, ikasleek jakin behar dute:
- Wikiaren orri bat sortzen.
- Wikiaren orriak lotzen
- Orrialde baten informazioa taula bidez antolatzen
- Irudiak eta multimedia baliabideak orri batera sartzen.
Zer eta nola eman behar da
Taldekideek ariketari buruzko txosten bat beteko dute eta Wikiaren orrietako batean argitaratuko dute.
Ikasgela virtual bat duen Unibertsitate batean ohiko irakaskuntzan jarduera hau planteatuz gero: ikasle bakoitzak banakako txosten bat egin eta fitxategia bere kabuz emango du. Fitxategia entregatzeaz hitz egiten dugunean, irakasle taldeak esan nahi du ikasleak Moodle plataforman (edo antzekoren batean) erantsiko duela fitxategia. Horrek esan nahi du ez direla kontuan hartuko irakasleen posta elektronikora bidalitakoak.
Proposatutako atazen ezaugarriak
Taldekoa eta banakakoa.
Derrigorrezkoa. Ataza burutzeko, gehienez kalkulatutako (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, foroan parte-hartzea? barne): 15 ordu
[ itzuli]