Cambiar a contenido.
Secciones
Herramientas Personales

3. ariketa: web posta

3. ariketa:web posta

Zertarako GMaileko posta kontuak (http://mail.google.com/mail/) Google zerbitzu guztien sarrera ataria bezala funtzionatzen duenez eta zerbitzu horietako batzuk ikastaroan zehar erabiliko direnez, guztiz beharrezkoa da Google kontu bat edukitzea. Hori GMailen posta elektronikoko kontu bat irekita lortzen da.

Zer egin behar da GMaileko posta elektronikoko kontuak ezaugarri hauek izango ditu (jarraibide garrantzitsuak dira jarduera hau Unibertsitatearen ohiko irakaskuntzaren barnean planteatzean):

  1. Posta kontuan, puntuen bidez banatuta, ikaslearen abizena (edo abizenak) eta izena (edo izenak) egongo dira.
  2. Ahal bada, GMail posta kontua 1abizena.izena@gmail.com ereduaren arabera osatuko da, dena letra xehez (esaterako, Jon Urizar ikasleak honelako kontu bat izango luke: urizar.jon@gmail.com)
  3. 2. puntuko baldintzaren araberako posta kontua libre ez badago, ikasleak aukera hauetako bat hartuko du:
  • abizena1.abizena2.izena@gmail.com, dena letra xehez (aurreko adibidea jarraituz: urizar.mendoza.jon@gmail.com)
  • abizena1.izena1.izena2@gmail.com, dena letra xehez (aurreko adibidea jarraituz: urizar.jon.manuel@gmail.com)

Seguru asko ez da beharrezkoa izango; baina muturreko kasuetan, beste aukera hau ere har daiteke: abizena1.abizena2.izena1.izena2@gmail.com

Zer eta nola eman behar da GMail posta kontua lortu ondoren, ariketaren bigarren partea da xxx.yyy irakaslearen xxx.yyy@zzzz.zz kontu instituzionalera mezu bat bidaltzea eta ?mezuaren gaia?-n jarri behar da: [web 2.0 HR] 3. ariketa, web posta.

Ikasleak ezagutu eta erabili beharreko GMaileko postaren elementu nagusiak:

  • Mezu bilatzailea
  • ?Artxibatu? botoia
  • Mezuen etiketatua
  • Irazgazkiak sortzea

Proposatutako zereginen ezaugarriak Banakakoa.

 Derrigorrezkoa. Ataza burutzeko gehienez kalkulatutako (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, foroan parte-hartzea? barne): 15 ordu

 

[ itzuli]