2. ariketa: Web 2.0
2. ariketa:Web 2.0
Zertarako
Web 2.0 polemika sortzen duen kontzeptu bat da; pertsona eta aditu bakoitzak bere erara kalifikatzen du.
Batzuentzat (Sir Tim Berners-Lee, webaren sortzailea) web 1.0ren jarraipena besterik ez da; beste batzuentzat, berriz (Tim O´Relly), erabateko nobedadea da, internet eta gizarteak sareari ematen dioten erabilera goitik behera aldatuko duena. Aipatutako bi autoreak planteatutako gaiaren gainean dauden bi jarreren buru dira: zer da web 2.0 eta zer garrantzia du egungo gizartean.
Beharrezkoa da, hortaz, informatzea, dokumentatzea, jarrera ezberdinak ulertzea, hausnartzea eta... are garrantzitsuagoa dena, horren inguruko jarrera bat hartzea eta gaiari buruzko irizpide argi eta arrazoitua izatea.
Zer egin behar da
Horregatik, aurreikusitako jarduerek hausnarketa eta eztabaida posible egiten duen testuinguru bat sortzen saiatzen dira.
Horretarako, jarduera hauek egingo dira, azpi-atazetan banatuta:
1. Azpi-ataza
Informazioa bilatzea. Bi jarrera daude Web 2.0ren inguruan: aldekoa eta kontrakoa; talde bakoitzari adieraziko zaio aldeko edo kontrako informazioa bilatu behar duen ala ez; ataza honetan, taldeari dagokion jarrera (aldekoa edo kontrakoa) ulertzea eta arrazoitzearekin lotutako eta errazteko informazioa bilatu behar da.
2. Azpi-ataza
Informazio hori bildu ondoren, dokumentu labur bat (folio 1) prestatuko da, web 2.0ren alde edo kontra egiteko arrazoi nagusiak biltzen dituena. Folio horrek taldekideen ikuspegi eta iritziak islatu behar ditu eta, horregatik, batera prestatu behar da eta taldearen iritzia laburbildu behar du. Kideen arteko desadostasuna egonez gero, taldeak adostu beharko du horiek nola planteatu, taldeko kide guztiek adostutako dokumentu bat prestatzeko.
3. Azpi-ataza
Gai honen gaineko foro irekian parte hartzea, dagokion jarrera babestuz (alde edo kontra) eta foroan egindako lehen parte-hartzearekin dokumentu hori forora eranskin gisa bidaliko da. Taldeko kide bakoitzak gutxienez bi ekarpen egin behar ditu foroan; baina, taldeak hala nahi badu, koordinatzaile bat izenda dezake, besteen izenean aritzeko; kasu horretan, koordinatzaileak erabakia lehen parte-hartzean jakinaraziko du eta, aurreko irizpidearen arabera, dagozkion parte-hartzeak egingo ditu.
Proposatutako zereginen ezaugarriak
Derrigorrezkoa. Ataza burutzeko gehienez kalkulatutako denbora (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, foroan parte-hartzea? barne): 15 ordu
[ itzuli]