Cambiar a contenido.
Secciones
Herramientas Personales

10. ariketa: sare sozialak III

10. ariketa:sare sozialak III

Zertarako

Nola sor daiteke sare sozial bat? Hainbat baliabide edo zerbitzu daude, erabiltzaileek mota bateko edo besteko sare sozialak sor ditzaten.

Esaterako, Blogger-ekin blogetan oinarritutako sareak sor daitezke.

Jarduera honetan, coRank izeneko software bat erabiltzen dugu, Meneame edo Digg bezalako sare sozialak sortzeko balio duena. Azken baten, mota horretako sare sozial batek honela funtzionatzen du:

Zuk berriak bidaltzen dituzu, berri horiek egitekoen zerrendan sartzen dira eta hor jendeak bozkatu egiten ditu.Behar dina boto boto lortzen badituzte, azal orrira pasatzen dira. Hor dituzte irakurle gehien.Berri bat bidaltzeko, erabiltzaile gisa erregistratu besterik ez duzu.Bozkatu, erabiltzaile erregistratu gisa edo anonimo gisa bozkatu dezakezu.Hala, erabiltzaileen botoek anonimoenak baino garrantzi handiagoa dute.Gero, karma dago.Kontuan hartuz nola bozkatzen duzun eta zure botoek berriengan duten eragina, zure karma igo egiten da.

Nola lor dezakezu karma gehiago?

Internet hispanoan suntsiketa ohiko usadioa da. Hortaz, boto negatiboa bigarren aukera moduan jarri nuen.

Bidaltzen duzun berri bakoitzarengatik, lortzen duzun boto positibo bakoitzak karma handitu egiten dizu; boto negatibo bakoitzak murriztu.Bozkatzen duzunean ere:argitaratu diren berriak bozkatu badituzu, karma igo egingo zaizu; argitaratzen ez diren berriak bozkatzen badituzu, berriz, jaitsi egingo zaizu.

Ariketa honetan CoRank-en oinarritutako sare sozial bat eraikitzea planteatzen da, askotariko gaiak lantzen dituzten sare sozialak biltzeko: kirol bat, zaletasun bat, zinema, eleberriak, ibilbideak, animaliak?

Komunitate bat sortzeko software mota hori erabiltzen bada, hobeto ulertuko da sare sozialen funtsa eta nola funtzionatzen duten eta esperientzia hartzen duzu software sozialaren erabileran.

Zer egin behar da

Jarduera urratsez urrats:

  • Talde bakoitzak gai bat aukeratuko du, web gunea sortzeko eta horren inguruan sortuko den sare soziala hartzeko.
  • Aipatutako zerbitzuetako bat erabiliko du (Blogger edo coRank edo helburu horretarako balio duten beste batzuk), sare sozial bat sortzeko. Hasiera batean, sare hori taldeko kideentzako izango da soilik, baina gero edozein erabiltzaileri irekiko zaio.
  • Gutxienez, 4 astez etenik gabeko jarduera bat mantenduko du, honako hauek egin ahal izateko:
    • Sarearen funtzionamendua ezagutzea
    • Gunearen mantentze lanak eta horko parte diren erabiltzailentzako edo kideentzako arreta praktikatzea.
  • Horrez gain, ahal izango du
    • Estrategia ezberdinak praktikatzea, kide berriak erakartzeko eta sarearen tamaina handitzeko.
    • Guneari RSS hazi bat ematea eta bertan beste gune batzuen haziak txertatzea.
    • Itxura pertsonalizatuagoa ematea (taldeak edo lan taldeak zer erabakitzen duen).

Horren guztiaren berri emango zaio xxxxxxxx@xxxxxxxxx irakasleari.

Proposatutako atazen ezaugarriak Taldekoa.

Derrigorrezkoa. Ataza burutzeko gehienez kalkulatutako denbora (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, foroan parte-hartzea? barne): 15 ordu

 

[ itzuli]