Atalaren laburpena

    • Ikasle hori,

      hemen eskura duzun irakasgai hau, Gailuen Elektronika, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan irakasten den Telekomunikazio Ingeniaritzan kokatzen da, lehenengo mailan eta enborrezko izaerarekin.

      Helburu nagusiak honako bi hauek dira:

      • Ikasleari gailu elektronikoen printzipioak ezagutzeko oinarriak ematea, haien egituraren analisitik abiatuz;
      • Eta ikasleari oinarrizko gailu jakin batzuk erakustea, horiekin gaur egungo zirkuitu elektroniko gehienak ulertzeko moduan egon dadin. Gailu horiek diodoak (batez ere artezleak eta zener motakoak), eta BJT eta FET (MOSFET zein JFET) transistoreak dira.