Helburuak
Asignatura hau lehenengo urratsa da Informatikako ikaslea software munduan sartzeko. Konputagailuko programak sortzeko beharrezko diren oinarrizko kontzeptuak aurkezten dira eta ikasleak hainbat ariketa eta lan praktikoen bidez menperatu beharko ditu bukaeran. Ez da behar gaiari buruzko aurretiko ezagutzarik.
Aplikazio informatiko konplexuak sortzeko gaitasuna lortzeko bidean irakasgai honen atzetik beste hainbat etorriko dira. Lehen ikasturtean bertan softwarearen alorreko beste bi irakasgai daude: (1)Programazioaren Metodologia eta (2)Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa. Eta bigarren ikasturtean beste lau: (3) Datuegiturak eta Algoritmoak, (4)Lengoaiak, Konputazioa eta Sistema Adimendunak, (5) Datu baseak, eta (6) Software ingeniaritza.
Bide horretan lehen mailako Oinarrizko programazioa irakasgaiko helburuak hauek dira:
-
Ikaslea gai izan behar da ordenagailu-programak egiteko, beti ere ebazpen-metodo bat aplikatuz.
-
Programazio-lengoaia bat erabiltzeko gaitasuna lortzea.
-
Programaren dokumentazioa sortzeko gaitasuna lortzea.
-
Oinarrizko problemak (sekuentzien eta listen tratamendua) ebazteko ondoko kontzeptuak menperatzea:
4.1 Informazioa errepresentatzeko behar diren oinarrizko datu-egituren diseinua eta erabilpena.
4.2 Programazio agintzailearen ekintzak eta kontrol-egiturak.
4.3 Azpiprogramen erabilpena eta erazagupena beheranzko diseinuan.
4.4 Ebazpen-metodoa: zehaztapena, algoritmoa beheranzko diseinuaz, programa eta proba.
-
Objektuetara zuzendutako programaziorako motibazioa jasotzea.
Lortzen diren ezaguerak eta trebetasunak
Oinarrizko programak diseinatzeko eta martxan jartzeko gaitasuna. Oinarrizko programa horiek sekuentziak edo listak tratatzen dituztenak dira nagusiki, listak modu estatikoan (taula eta erregistroak erabiliz) adierazita daudela.
Ikasgaiak
1. Sarrera.
1.1. Konputagailua.
1.2. Zer da programazioa?
Programazioaren faseak: Zehaztapena, algoritmoa, programa eta proba.
Programazio-lengoaiak.
2. Programazioko oinarrizko kontzeptuak.
2.1. Informazioaren errepresentazioa.
Objektu konstanteak eta aldagaiak.
Oinarrizko datu-motak.
2.2. Adierazpenak.
2.3. Datuak manipulatzeko oinarrizko aginduak.
2.4. Kontrol-egiturak.
Baldintzazko egiturak.
Iterazioa. Inbariantearen kontzeptua
2.5. Algoritmoen idazkera. Oinarrizko eskemak.
Sekuentzien korritzea.
Elementu zehatz baten bilaketa.
3. Programen beheranzko diseinua. Azpiprogramak: funtzioak eta prozedurak.
3.1. Sarrera.
3.2. Azpiprogramak: funtzioak eta prozedurak.
3.3. Azpiprogramen parametroak:
Sarrera-parametroak, irteera-parametroak eta sarrera-irteerakoak.
Parametro formalak eta parametro errealak.
3.4. Azpiprogramen zehaztapena: aurrebaldintza eta postbaldintza.
3.5. Aldagaien esparrua eta ikusgarritasuna.
3.6. Azpiprogramak eta programazio-estiloa.
4. Oinarrizko datu-egiturak.
4.1. Bektoreak eta taulak.
4.2. Matrizeak.
4.3. Erregistroak (tuplak).
4.4. Datu-egitura mistoak: diseinua eta definizioa
4.5. Listak
5. Programazio-lengoaien erabilera.
6.1. Programazio-lengoaien ezaugarriak: sintaxia eta semantika.
6.2. ADA programazio-lengoaia.
6.3. Programen arazketa. Konpilazio- eta exekuzio-erroreak
6.4. Testu-fitxategiak.
6. Aplikazio-adibideak.