General
Esta obra se publica bajo una licencia Creative Commons License.
Konputagailuen programazioa, [2012/05] [eus]
Egileak:
- Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza
- Sarasola Gabiola, Kepa
UPV/EHU
Esta obra se publica bajo una licencia Creative Commons License.
Konputagailuen programazioa, [2012/05] [eus]Egileak:
UPV/EHU |
Asignatura hau lehenengo urratsa da Informatikako ikaslea software munduan sartzeko. Konputagailuko programak sortzeko beharrezko diren oinarrizko kontzeptuak aurkezten dira eta ikasleak hainbat ariketa eta lan praktikoen bidez menperatu beharko ditu bukaeran. Ez da behar gaiari buruzko aurretiko ezagutzarik.
Aplikazio informatiko konplexuak sortzeko gaitasuna lortzeko bidean irakasgai honen atzetik beste hainbat etorriko dira. Lehen ikasturtean bertan softwarearen alorreko beste bi irakasgai daude: (1)Programazioaren Metodologia eta (2)Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa. Eta bigarren ikasturtean beste lau: (3) Datuegiturak eta Algoritmoak, (4)Lengoaiak, Konputazioa eta Sistema Adimendunak, (5) Datu baseak, eta (6) Software ingeniaritza.
Bide horretan lehen mailako Oinarrizko programazioa irakasgaiko helburuak hauek dira:
Ikaslea gai izan behar da ordenagailu-programak egiteko, beti ere ebazpen-metodo bat aplikatuz.
Programazio-lengoaia bat erabiltzeko gaitasuna lortzea.
Programaren dokumentazioa sortzeko gaitasuna lortzea.
Oinarrizko problemak (sekuentzien eta listen tratamendua) ebazteko ondoko kontzeptuak menperatzea:
4.1 Informazioa errepresentatzeko behar diren oinarrizko datu-egituren diseinua eta erabilpena.
4.2 Programazio agintzailearen ekintzak eta kontrol-egiturak.
4.3 Azpiprogramen erabilpena eta erazagupena beheranzko diseinuan.
4.4 Ebazpen-metodoa: zehaztapena, algoritmoa beheranzko diseinuaz, programa eta proba.
Objektuetara zuzendutako programaziorako motibazioa jasotzea.
Oinarrizko programak diseinatzeko eta martxan jartzeko gaitasuna. Oinarrizko programa horiek sekuentziak edo listak tratatzen dituztenak dira nagusiki, listak modu estatikoan (taula eta erregistroak erabiliz) adierazita daudela.
1. Sarrera.
1.1. Konputagailua.
1.2. Zer da programazioa?
2. Programazioko oinarrizko kontzeptuak.
2.1. Informazioaren errepresentazioa.
2.2. Adierazpenak.
2.3. Datuak manipulatzeko oinarrizko aginduak.
2.4. Kontrol-egiturak.
2.5. Algoritmoen idazkera. Oinarrizko eskemak.
3. Programen beheranzko diseinua. Azpiprogramak: funtzioak eta prozedurak.
3.1. Sarrera.
3.2. Azpiprogramak: funtzioak eta prozedurak.
3.3. Azpiprogramen parametroak:
3.4. Azpiprogramen zehaztapena: aurrebaldintza eta postbaldintza.
3.5. Aldagaien esparrua eta ikusgarritasuna.
3.6. Azpiprogramak eta programazio-estiloa.
4. Oinarrizko datu-egiturak.
4.1. Bektoreak eta taulak.
4.2. Matrizeak.
4.3. Erregistroak (tuplak).
4.4. Datu-egitura mistoak: diseinua eta definizioa
4.5. Listak
5. Programazio-lengoaien erabilera.
6.1. Programazio-lengoaien ezaugarriak: sintaxia eta semantika.
6.2. ADA programazio-lengoaia.
6.3. Programen arazketa. Konpilazio- eta exekuzio-erroreak
6.4. Testu-fitxategiak.
6. Aplikazio-adibideak.
http://es.wikibooks.org/wiki/Fundamentos_de_programación
Ada Programming tutoriala Wikibooks-en.
http://en.wikibooks.org/wiki/Ada_Programming#Ada_2005_textbooks
http://stwww.weizmann.ac.il/g-cs/benari/books/ase-pdf.zip
http://d.feneuille.free.fr/enseignerada.htm (Hainbat material frantzesez)
http://cm.baylor.edu/welcome.icpc (ikasleentzako programazio-lehiaketa bat)
http://www.unibertsitatea.net/otarrea/ingeniaritza-eta-teknologia-1/informatika
Informatikako material idatziak Udako Euskal Informatikako Otarrean
http://www.aurki.com/jarioa/taldea/21
http://www.aurki.com/jarioa/taldea/1
“Teknofiloak” eta “Zientzia eta Teknologia” atalak Aurki.com-ek biltzen dituen euskarazko blogetako artikuluetan.
Informatikako hainbat gai jorratzen dituzten berriak, Slashdot ingelesez eta Barrapunto espainieraz. Blog kolektiboak dira.
http://www.hiru.com/nuevas-tecnologias
http://www.meneame.net/?meta=tecnologia
Aurrekoen antzekoak, baina informatikaz gain beste hainbat gai ere jasotzen dituzte. (Sustatu eta Hiru euskaraz, Hiru eta Meneame espainieraz)
http://zthiztegia.elhuyar.org/
Ikus hauek: konputagailu, programazio, programazio-lengoaia ...
1.1. Konputagailua.
1.2. Zer da programazioa?
2. Programazioko oinarrizko kontzeptuak.
2.1. Informazioaren errepresentazioa.
2.2. Adierazpenak.
2.3. Datuak manipulatzeko oinarrizko aginduak.
2.4. Kontrol-egiturak.
2.5. Algoritmoen idazkera. Oinarrizko eskemak.
3. Programen beheranzko diseinua. Azpiprogramak: funtzioak eta
prozedurak.
3.1. Sarrera.
3.2. Azpiprogramak: funtzioak eta prozedurak.
3.3. Azpiprogramen parametroak:
3.4. Azpiprogramen zehaztapena: aurrebaldintza eta postbaldintza.
3.5. Aldagaien esparrua eta ikusgarritasuna.
3.6. Azpiprogramak eta programazio-estiloa.
Alde praktikoa: Gaia honen alde praktikoa lantzeko, egin ezazu hemen proposatutako ariketak eta laborategiak.
4. Oinarrizko datu-egiturak.
4.1. Bektoreak eta taulak.
4.2. Matrizeak.
4.3. Erregistroak (tuplak).
4.4. Datu-egitura mistoak: diseinua eta definizioa
4.5. Listak
5. Programazio-lengoaien erabilera.
5.1. Programazio-lengoaien ezaugarriak: sintaxia eta semantika.
5.2. ADA programazio-lengoaia.
5.3. Programen arazketa. Konpilazio- eta exekuzio-erroreak
5.4. Testu-fitxategiak.
EHUko Donostiako Informatika Fakultatean irakasleak gara biak.
Biok irakasten ditugu Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailarekin erlazionatutako irakasgaiak, fakultatean eskaintzen diren bi titulazioetan: Informatikan Ingeniaritza, eta Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoa.
Euskararen prozesamendu automatikoaz ikertzen duen IXA taldeko kideak gara biok.
" Oinarrizko Programazioa. Ariketa-bilduma" Díaz de Ilarraza, A. eta Sarasola, K. UEU. 1999. Azalpen eta ariketa gehienak liburu honetatik atera dira.
" ADA Lengoaia eta Metodologia" Watt, D., Wichmann, B., Findlay, W., EHUko Argitalpen Zerbitzua, 1996.
Ada programazio-lengoaia eta programatzeko metodologia lantzeko aproposa.
Programming in Ada 2005 with CD (International Computer Science) J. Barnes Addison-Wesley. 2005.
(Ada lengoaiaren 2005 estandarra. Ingelesez, ariketa gehiago bilatzeko ere balio dezake)
Una Introducción a la programación. Un enfoque algorítmico. J.J.Garcia, F.J. Montoya,J.L Fernandez, M.J. Majado. Thomson Ed. 2005
"Introducing to Computing and Algorithms" Shackelford, R.L. Addison-Wesley. 1998.
(Ada lengoaia landuz, ingelesez, ariketa gehiago bilatzeko ere balio dezake)
“ ADA 95 from the Beginning” Skansholm, J. Addison-Wesley. 1996.
(Ada lengoaia landuz, ingelesez, ariketa gehiago bilatzeko ere balio dezake)
"Konputagailuen programazioa turbo Pascal bitartez" Romo, J.M. UPV-EHUko Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa. 1999.
"Programazioaren Oinarriak" Goirizelaia, I.. UPV-EHU.1999.
(C lengoaia landuz)
“ Ada for Software Engineers” John Wiley & Sons, 1998. ISBN 0-471-97912-0.
Agortuta dago liburua. Hemendik lor daiteke doanik bertsio elektronikoa: http://www.springerlink.com/content/978-1-84882-314-3
Hainbat material frantzesez: http://d.feneuille.free.fr/enseignerada.htm