Ikasgaiko gida honetan “Matematikak bistaratuz eta animatuz” ikasgaia aurkezten da, ikasleak ikasgai honetan lortuko dituen konpetentziak eta ikasgaiko unitate ezberdinak zehazten dira.
Atal honetan oinarri teorikoak, grafikoak egiteko aukerak eta teknikak, adibideak eta animazioak aurki daitezke. 8. gaian proposatutako animazioak ikusteko beharrezkoa da Mathematica software-a instalatuta izatea. Hau dela eta, bi formatutan jarri dira gai honetako dokumentuak: .pdf formatuan eta .nb formatuan (azken hau, Mathematica software-ko formatua izanik).
Atal honetan hainbat ariketa praktiko eskaintzen dira eta berauek Mathematica programa erabilita nola egin daitezkeen azaltzen da. 8. praktikan proposatutako animazioak ikusteko beharrezkoa da Mathematica software-a instalatuta izatea. Hau dela eta, bi formatutan jarri dira praktika honetako dokumentuak: .pdf formatuan eta .nb formatuan (azken hau, Mathematica software-ko formatua izanik).
Mathematica programa erabilita ebatz daitezkeen hainbat ariketa praktiko proposatzen dira atal honetan eta beraien emaitzak ere ematen dira, ikaslearen autoebaluazio prozesuan lagun dezaten. Proposatutako animazioak ikusteko beharrezkoa da Mathematica software-a instalatuta izatea. Hau dela eta, bi formatutan jarri da dokumentua: .pdf formatuan eta .nb formatuan (azken hau, Mathematica software-ko formatua izanik).