ARRAY
DEFINIZIOA Arrayak dituen elementuak mota berekoak dira eta indize-zerrenda baten bitartez identifikatzen dira, arrayaren elementu kopurua finitua da eta memoriaren gelasketan biltegitzean hurrenez hurren kokatzen dira. Array batek ez ditu indizeak aurredefiniturik eta erabiltzaileak erabakiko du hori (sarri askotan arrayaren lehen indizea 1 izaten da). |
ESKEMA
|
DATU-MOTA SORTZEN Array datu-mota bat deklaratzean, besteak beste, elementuei dagokien datu-mota jarri beharko da, adibidez Real zenbaki errealen array bat izango bada. Lehen elementua eta azken elementua izendatzeko indizeak erazagutuko dira. Demagun array aldagaiak deklaratzeko DM_arZerrenda izeneko datu-mota sortu nahi dela programa zehatz batean, suposa dezagun DM_arZerrenda datu-motako arrayetan zenbaki errealak gordeko direla eta gehienez 80 zenbaki izango direla. Hau da DM_arZerrenda datu-mota egituratuari dagokion deklarazioa eta bi aldagai: TYPE DM_arZerrenda = ARRAY[1..80] OF Real ; VAR
Gure nahia bi dimentsiotako bektorea balitz, DM_abTaula izeneko datu-mota sor daiteke balio boolearrak gorde ahal izateko adibidez. Hau da DM_abTaula datu-mota egituratuari dagokion deklarazioa eta dagokion aldagai bat: TYPE DM_abTaula = ARRAY [1..10, 1..5] OF Boolean ; VAR
|
ERAGIKETAK: IDATZI-IRAKURRI ETA ESLEIPENA Array bat ezin daiteke bere osotasunean ez irakurri ez idatzi, horregatik ondoko aginduak okerrak dira: Aurreko adibidean arrayaren elementua idatz edo irakur daiteke, eta ondorioz ondoko aginduak zuzenak dira: Array bati aplika dakioken eragiketa bakarra esleipena da, ondoko agindu hau zuzena da:
|
ERAGIKETAK: KONPARAKETAK Bi array arteko konparaketak egiteko, array biren elementuak konparatu beharko dira bikoteka: lehena lehenarekin, bigarrena bigarrenarekin, ... Adibidez, ikusi nola jakin daitekeen bi array berdinak ote diren. |
LAN EGITEKO BALIABIDEAK Arrayekin lan egiteko ez dago aurredefinituriko funtzio eta prozedurarik, horregatik algoritmoak programatu eta erabili behar dira. Hona hemen ikasi behar diren algoritmoak:
|
PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA Array bat datu-mota egituratua delako beti erreferentziaz pasatuko dugu azpiprogrametara. Horregatik, azpiprograma batean arraya honela agertuko da bere jokamoldearen arabera:
|
ADIBIDEAK Hona hemen arrayen zenbait programa:
|
Azken aldaketa: asteartea, 2013(e)ko abuztuaren 6(e)an, 14:22(e)tan