Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Kimikarientzako Matematika, [2009/12][Eus]


Kimikarientzako Matematika

 

Eugenio Mijangos, María Merino eta Carlos Gorria


Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila


Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco


 

Ikastaro hau ikuspegi praktiko batetik sortu da eta hori kontuan hartuz beharrezko teoria garatu egin da. Beraz, adibide eta ariketa asko (gehienbat emaitzekin) agertzen dira eta gai bakoitzaren bukaeran ikasleak autoebaluazio proba bat egiteko aukera izango du. Proba hori egin ondoren autozuzendu ahal izango du.

 

Irakasgai hau Kimikako ikasleek Algebra Lineala, Kalkulu Infinitesimala, Ekuazio Diferentzialak, Zenbakizko Analisia eta Oinarrizko Estatistika lantzeko sortu da. Baina beste unibertsitate-ikasketa batzuetarako baliogarria ere izan daiteke.


Bestalde, ikastaro hau pentsatuta dago ikasleak gaitasun hauek lor ditzan:

  • Hizkuntza matematikoa ondo erabili.
  • Matematikaren oinarrizko kontzeptuak ongi maneiatu.
  • Matematikak errazten dituen tresna teorikoak zuzen erabili.
  • Matematikak errazten dituen kalkulu tresnak eta datuak analizatzeko tresnak zuzen maneiatu.
  • Problemak ebaztean ongi bereizi dagoen diferentzia modu zehatza eta modu hurbilduaren artean.
  • Iritzi kritikoa eta arroibide-gaitasuna.
Cite/attribute Resource. Larrea, D. R., Angulo, M. M. (2009, January 12). Bioética. Retrieved March 29, 2010, from eduCommons Web site: http://ocw.ehu.es/ciencias-de-la-salud/bioetica. Esta obra se publica bajo una licencia Creative Commons License. Creative Commons License