Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Praktikak eta ariketak

Irakasgaiaren jarduera nagusia hortzak xaboiz modelatzea eta tailatzea da. Ariketa huen helburua zera da, irakurgai ezberdinetan aztergai izan diren morfologi ezaugarriak xaboizko hortzetan sortzea. Eskuineko hortz guztiak xaboian tailatzea proposatzen zaizu, hortz ezberdinen banakako anatomia lan dezazun. Hemen bi baliabide aurkituko dituzu. Batetik hortz modelatzea zertan den erakutsiko dizun bideo bat izango duzu. Bertan tailua egiteko teknikak proposatuko zaizkizu, pausoz pauso, xaboizko hortza oso-osorik bukatzeko. Bestetik, tailua neurrian egin ahal izateko txantiloiak emango zaizkizu, eskuineko hamasei hortzenak. Txantiloi bakoitzean hortz bakoitzaren bost ikuspegiak aurkituko dituzu, bost irudi hauetatik hortzaren espazioko egitura ezagutzeko.

Irakasgaiaren jarduera nagusia hortzak xaboiz modelatzea eta tailatzea da. Ariketa huen helburua zera da, irakurgai ezberdinetan aztergai izan diren morfologi ezaugarriak xaboizko hortzetan sortzea. Eskuineko hortz guztiak xaboian tailatzea proposatzen zaizu, hortz ezberdinen banakako anatomia lan dezazun.
 
Atal honetan hortzen modelatu eta tailua neurri eta eskala aproposean egiteko txantiloiak dituzu eskura, eskuineko hamasei hortzak egiteko. Txantiloi bakoitzean hortz bakoitzaren bost ikuspegiak aurkituko dituzu, hortzaren bolumena xaboiz egin sor dezazun. 

Xaboizko hortzak nola modelatzen eta tailatzen diren erakusten dizun bideoa bestelako baliabideak atalean aurkituko duzu.

Ondoren dituzu eskuineko hamasei hortzak egiteko txantiloiak:

Goiko hortzak
Beheko hortzak